« atzera ekitaldietara

Fitness funtzionala probatu ahal izango dute Elorsoroko bazkideek, dohainik

iCal inportazioa
Hasi:
2011/10/22 10:00
Amaitu:
2011/10/22 11:00
Lekua:
Elorsoro kiroldegian
Helbidea:
Oiartzun, 20180

Elorsoro kiroldegiko bazkideek fitness funtzionala zer den probatzeko aukera izango dute, dohainik, hilaren 22an. Elorsoro kiroldegiak antolatu duen proba saioa 10:00etan hasiko da, AKNE-FEDA Gipuzkoa elkartearen eskutik.

Fitness funtzionala fitness munduan modan jarri den azken joera da. Entrenamendu funtzional hori gizakiaren berezko mugimenduetan oinarritzen da, giharketa lortzeko. Fitness funtzionalaren helburuak asko dira: oreka eta bizi-kalitatea hobetzea, lesioak aurrezaintzea, kirolen alde teknikoak hobetzea…

Aurten, fitness funtzionala egiteko aukera eskaini dute Elorsoro kiroldegian. Ordubeteko saioak eskaintzen dira, honela osatuak: 10 minutuko beroketa, 40 minutuz ariketak (bereziki gluteoak, abdominalak, hankak eta oreka lantzeko) eta 10 minutuko luzaketak

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Facebook

Blogak

Berriketan.info [RSS]