« atzera ekitaldietara

Soinuenea fundazioaren argazkiak, Garmendin

iCal inportazioa
Hasi:
2012/02/01 08:00
Amaitu:
2012/02/29 20:00
Lekua:
Garmendi txokolategian
Helbidea:
Oiartzun, 20180

Herri Musikaren Txokoaren hamargarren urteurrenaren harira osatu dute txokolategian jarritako erakusketa

Hurbiltzen direnek hainbat instrumentu berri ezagutuko dituzte

Hurbiltzen direnek hainbat instrumentu berri ezagutuko dituzte

Soinueneak, Herri Musikaren Txokoak, argazki erakusketa antolatu du euskal herri musikan erabiltzen diren soinu-tresnen argazkiekin. Oiartzungo Mendiburu kalean dagoen Garmendi txokolategian dago jarritaBertara hurbiltzen den edonork ikusteko jarria egongo da otsailak irauten duen artean.

Ekimen hori Soinueneak 10 urte bete dituela ospatzeko antolatuko dituen ekitaldien egitarauaren parte da.

Josebe Iragorri txokolategiko arduradunetako batek nabarmendu duenez, sekulako harrera izan du: «Jendeari asko gustatzen ari zaio, eta interesarekin galdetzen dituzte argazkiei buruzko xehetasunak».

Mosugitarra

Juan Mari Beltran mosugitarra jotzen

Juan Mari Beltran mosugitarra jotzen

Argazkietako batean mosugitarra jotzen ageri da Juan Mari Beltran, Herri Musikaren Txokoaren sortzailea. Horietako lau ditu Iragorrik berak (bideoa). Eta bezeroei amua botatzen die, ea nork jotzen duen. Aspertzeko aukerarik ez, beraz, hilabeteko honetako erakusketarekin.

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Facebook

Blogak

Berriketan.info [RSS]