Intxixuak eta sorginak:
Kuestazioa:
Zokoloko bidea autoentzako itxita egongo da maiatzaren 14tik (datorren astelehenetik) uztailaren 14ra. Olaldeko etxebizitzen lanek eragingo dute bide-mozketa, Altzibarko Donepetri kaletik Zokolo bidera dagoen zubia [...]
Irakurri gehiagoAltzibarko Gaztelekua 17. urteurrenera heldu da. Bertako kideek etzi ospatuko dute data berezia, egun guztiko jaiarekin. Bizilagunei zein herritarrei agertzeko deia egin diete, bai etzi, eta baita aurrerantzean ere. Hamazazpi urte daramatza Altzibarko Gaztelekuak zabalik. Hasieran, gazte batzuek hartu zuten lokala, eta hainbat ekintza egiten hasi ziren, hasieran auzokoentzat, eta gero herritarrentzat zein kanpotarrentzat. [...]
Irakurri gehiagoOlaldeko etxebizitza tasatuetan izena emateko epea luzatu egin dute, ekainaren 1a arte. Etxebizitza Bulegoan eskura daitezke Olaldeko etxebizitza tasatuei buruzko informazioa eta hauetako bat eskatzeko [...]
Irakurri gehiago
Irutxuloko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Kalapiek bizikletan ibiletzen ikasteko eta trebatzeko ikastaro berriak antolatu ditu ekainerako gunean duela 12 segundo · Ikusi
Kalapie Hiriko Txirrindularien Elkarteak bizikletan ibiltzen ikasteko eta trebatzeko ikastaro berriak antolatu ditu. Saioak ekainaren 9an, 10ean, 16an eta 17an egingo dituzte, bi txandatan: 10:00etatik 11:30era, bizikleta gainean ibiltzen ez dakitenentzat; eta 11:30etik 13:00etara, hiri barruan ibiltzeko erraztasuna eta segurtasuna lortu nahi dutenentzat. Ikastaroak Mandasko Dukearen kaleko epaitegien ondoan egingo dituzte, eta norberak bere bizikleta
Estitxu Zabala-(e)k beste sarrera bat idatzi du ‘Bizitza ez da nehoiz izaten’ bertso saioa egingo dute Dokan gunean duela 4 minutu · Ikusi
Igande honetarako, maiatzak 20, Bizitza ez da nehoiz izaten izeneko bertso saioa antolatu dute Donostiako Doka Kafe Antzokian. Uxue Alberdi, Jon Maia eta Andoni Egaña izango dira bertsotan, eta gaiak jartzen, berriz, Unai Elizasu altzatarra.
Eider Mugartegi-(e)k beste sarrera bat idatzi du Plaiero txapelketako finalak jokatuko dira domekan, Isuntzan gunean duela 5 minutu · Ikusi
Lekeitioko Plaiero Txapelketako finalak jokatuko dira domekan Isuntzako hondartzan. Benjaminek eta txikiek 09:25ean jokatuko dute, eta aurrebenjamin eta alebinek 10:15ean. Sari banaketa, 12:00etan izango da.
© Oiartzualdeko Hedabideak, S.L.
Santa klara, 22 - 2010 Errenteria-Orereta - Tel.: 943 34 03 30/678 68 71 28 - Faxa: 943 34 11 02 - E-posta: oiartzun@hitza.info
