Goi mailako futbola izango dute hizpide bihar eguerdian, Oiartzun Irratiko Kirolez blai! saioan. Joxe Migel Lopez esatariak ondoan izango ditu bi gonbidatu: Mikel Aranburu Realeko kapitaina eta Iker Sarriegi Realeko jokalari ohia. Horrez gain, telefonoz beste gonbidatu bat ere izango du kirol esatariak: Mikel Labaka Realeko jokalari ohia, eta gaur egun Rayo Vallecano taldean jokatzen ari dena. Kirolez blai! saio 13:15ean emango dute FM107an, eta ohi bezala, arratsean errepikatuko dute, 20:30etik aurrera.
Zokoloko bidea autoentzako itxita egongo da maiatzaren 14tik (datorren astelehenetik) uztailaren 14ra. Olaldeko etxebizitzen lanek eragingo dute bide-mozketa, Altzibarko Donepetri kaletik Zokolo bidera dagoen zubia [...]
Irakurri gehiago







