Ohitura onen nazioarteko lehian parte hartzen ari da Ekolapiko

Haurtzaro Ikastolan martxan dago egitasmo hori; haurren elikadura eta nekazaritza ekologikoa dira ardatzak

NBE Nazio Batuen Erakundeak antolatutako Ohitura Onen Nazioarteko IX. Txapelketan parte hartzen ari da Ekolapiko proiektua. Haurtzaro Ikastolan martxan dago egitasmo hori.

Ekolapiko proiektuaren helburua, «Gipuzkoako haur eskoletan eta Haur eta Lehen hezkuntzetan elikadura ekologikoa, osasuntsua eta orekatua» barneratzea da. Haurren elikadura eta nekazaritza ekologikoa dira proiektuaren bi ardatz nagusiak. Horregatik aukeratu du Espainiako Estatuko Habitat komiteak nazioarteko lehian parte hartzeko.

Nazio Batuen Erakundeko talde teknikoak nazioarteko ohitura onak bultzatzen dituzten 100 proiektu onenak aukeratuko ditu, eta gero 48 finalista proposatuko ditu. Horiek Dubai lehiatuko dira urrian, eta baliteke Ekolapiko ere bertan egotea.

2007tik martxan
2007 urtean egin zituen Ekolapikok bere lehen urratsak. Donostiako hiru haurtzaindegietan abiatu zen: Prim, Antiguo eta Zuloagakotan.

Geroztik, Gipuzkoako herri askotara zabaldu da: Oiartzun, Beasain, Lasarte, Errenteria-Orereta, Hernani, Astigarraga, Urretxu-Zumarraga, Zarautz, Deba Garaia bailara, Tolosaldea… Baina gaur egun, Ekolapiko proiektua martxan duten ikastetxeak honakoak dira: Zuloagako Udal Haur Eskola (Donostia), Haurtzaro (Oiartzun), Andra Mendi Ikastola (Beasain) eta Usurbilgo Udal Haur Eskola (Usurbil).

Egun, Gipuzkoako beste zenbait ikastetxetan ere badute elikadura ekologikoa eta osasuntsua. Errenteriako Uztargi Udal Haur Eskolan, adibidez; eta baita Usurbilgo Udal Haur eskolan ere; azken hori, Gipuzkoan aitzindaria da jantoki ekologiko eta osasuntsuari dagokionez.

Laster, Segurako aterpetxeak ere jarriko du martxan Ekolapiko. Ikastetxea ez den lehenengo kidea izango da.

Etiketak: , , , , , ,

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Facebook

Blogak

Berriketan.info [RSS]

  • Eneritz Zabaleta-(e)k eguneraketa bat bidali du:   duela 5 minutu · Ikusi

    Good morning London! Londresen naiz jada Miarritzeren Europako Challengeko finala zuzenean biziarazteko


  • Kalapie Hiriko Txirrindularien Elkarteak bizikletan ibiltzen ikasteko eta trebatzeko ikastaro berriak antolatu ditu. Saioak ekainaren 9an, 10ean, 16an eta 17an egingo dituzte, bi txandatan: 10:00etatik 11:30era, bizikleta gainean ibiltzen ez dakitenentzat; eta 11:30etik 13:00etara, hiri barruan ibiltzeko erraztasuna eta segurtasuna lortu nahi dutenentzat. Ikastaroak Mandasko Dukearen kaleko epaitegien ondoan egingo dituzte, eta norberak bere bizikleta


  • Kalapie Hiriko Txirrindularien Elkarteak bizikletan ibiltzen ikasteko eta trebatzeko ikastaro berriak antolatu ditu. Saioak ekainaren 9an, 10ean, 16an eta 17an egingo dituzte, bi txandatan: 10:00etatik 11:30era, bizikleta gainean ibiltzen ez dakitenentzat; eta 11:30etik 13:00etara, hiri barruan ibiltzeko erraztasuna eta segurtasuna lortu nahi dutenentzat. Ikastaroak Mandasko Dukearen kaleko epaitegien ondoan egingo dituzte, eta norberak bere bizikleta