« atzera ekitaldietara

Skakeitan eta Ingo al deu? taldeen kontzertua, etzi

iCal inportazioa
Hasi:
2012/02/18 21:00
Amaitu:
2012/02/19 01:00
Lekua:
Doneztebe plazan
Helbidea:
Oiartzun, 20180

Gazte Foruko kide diren gazteek antolatu dute emanaldia; 21:00etatik aurrera izango da, Doneztebe plazan

Oiartzungo gazte talde batek (12-16 urte bitartekoak, Gazte Foruko kideak) kontzertu bat antolatu du asteburu honetarako: Skakeitan eta Ingo al deu? taldeek joko dute, Doneztebe plazan.

Taula gainera igotzen lehenengo taldea Skakeitan izango da. 21:00etan hasiko du emanaldia.

Ondoren, 22:30ean, Ingo al deu taldearen txanda izango da. Gazteek gogorarazi dutenez, azkeneko talde hori orain oso famatua egin da, Michel Telo abeslariaren Ai se eu te pego abestiaren euskarazko bertsioa —Rosa, Rosa— egin duelako.

Gazteek egindako kartela

Gazteek egindako kartela

 

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Facebook

Blogak

Berriketan.info [RSS]

  • Hondarribiko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Pirritx eta Porrotx ikusteko sarrerak salgai gaurtik gunean   duela 38 segundo · Ikusi

    Hilaren 25ean Pirritx eta Porrotx & Bonberenea Txaranga haurrentzako ikuskizuna egingo dute arratsaldeko bostetatik aurrera Itsas Etxeko auditorioan. Sarrerak gaurtik jarri dituzte salgai Arma plazako eta kirol kaiko turismo bulegoetan. Goizez eta arratsaldez irekita daude turismo bulego horiek, eta sarrerek bost euroko prezioa dutela jakinarazi dute.


  • Hondarribiko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Real Union Bren aurka ariko da bihar Hondarribia gunean   duela 1 minutu · Ikusi

    Ligako azken aurreko partida jokatuko du bihar Erregional Ohorezko Mailako Hondarribiko futbol taldeak Real Union Bren aurka Irunen; eskualdeko derbia da. Partida 15:30etik aurrera izango da Irungo Gal futbol zelaian.


  • Koadro txikia Euskal preso eta iheslarien eskubideen aldeko aldarriak hartuko ditu bihar Euskal Herriko 200 plaza baino gehiago. Herrirak deituta, Goazen plazara ekimenak “plazak betetzea, kartzelak hustutzeko” du helburu. Ikerne Zarate / Errenteria-Orereta Herrira Mugimenduak Goazen plazara ekimena deitu du biharko. Horren harira Euskal Herri osoko herrietako plazak, euskal preso eta iheslarien eskubideen aldeko aldarriaren bilgune bilakatuko dira. [...]