Astelehena, otsailaren 13a, Torturaren Aurkako Eguna zen. Herrian, elkarretaratzea egin zuten 20:00etan, Doneztebe plazan. 52 pertsona bildu ziren pankartaren atzean, Torturari Stop! Baldintza demokratikoak lelopean. Torturarekin bukatzeko eskatu zuten: «Egungo egoera politikoak ez digu halako gehiago gertatuko ez denik ziurtatzen eta horregatik, mezu garbi eta irmoa egin nahi diogu Espainiar Gobernuari: behingoz, errepresiorako politika alboratu eta konponbiderako pausuak eman ditzala. Atxiloketak eta torturak amaitzea beharrezkoa da».
Zokoloko bidea autoentzako itxita egongo da maiatzaren 14tik (datorren astelehenetik) uztailaren 14ra. Olaldeko etxebizitzen lanek eragingo dute bide-mozketa, Altzibarko Donepetri kaletik Zokolo bidera dagoen zubia [...]
Irakurri gehiago









