« atzera ekitaldietara

‘Gaztiak bagatoz!’ afaria eta poteoa, hilaren 25ean

iCal inportazioa
Hasi:
2012/02/17 09:00
Amaitu:
2012/02/26 05:00
Lekua:
Sarrerak: Amazkarren, Makutxon eta Sorginen.
Helbidea:
Oiartzun, 20180

‘Oiartzungo gaztian ordua iritsi da!’ ekimena jarriko dute martxan, herriko gazte bizitza indartzeko asmoz

Herriko gazteak kezkatuta daude, herriko gazte bizitzarekin, gazte mugimenduarekin, eta gazteak lokaletan sartuta egotearekin. Hala, Gaztiak bagatoz! ospakizuna antolatu dute hilaren 25erako, Oiartzungo gaztian ordua iritsi da! ekimenaren barruan.

Honela azaldu dute hainbat gaztek duten ardura: «Ez al zaudete nazkatuak beti lokalean aspertuak egotearekin? Edo arratsaldetan zer egin jakin ezin izatearekin? Edo herrian gazte mugimendua ez egotearekin? Horrela segitu nahi al duzue? Ematen du gazteak aitonduta gaudela, lo seko!».

Parte hartzeko deia
Horregatik mugitzeko eta denek zerbait emateko deia egin dute. Hala, hilaren 25ean jarri dute muga: «Egun horretan Oiartzungo gazte guztiei gonbitea luzatzen diegu gaztetxera azaldu eta afarira etortzeko! Ez baitzarete damutuko!».

Poteoarekin hasiko dute gaua 20:00etan Makutxo tabernetik, eta afaria 21:30ean izango da Kataxulo Gaztetxian. Txartelak salgai daude Sorgin, Amazkar eta Makutxo tabernetan, bost euroren truke.

Ondoren Oiartzungo gaztian ordua iritsi da! ekimena aurkeztuko dute, jolasak izango dira eta karaokea ere bai.

Gero musika izango da goizaldera arte, «eta oiartzuarren arteko giroa».

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Facebook

Blogak

Berriketan.info [RSS]

  • Irungo Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Auzo antzerki zikloaren emanaldia, gaur, Anzaranen gunean   duela 25 segundo · Ikusi

    Gaur, Iñaki Cembranok A punto de ebullición antzerki obra eskainiko du Anzaran Auzo Elkartearen egoitzan, Lakaxita gaztetxeak eta Anzaran eta San Migel auzo elkarteek antolatzen duten auzo antzerki zikloaren barruan. Antzezlanak “zientzialari ero batek” etengabeko hazkundearen mitoak munduan izan ditzakeen ondorioetaz dituen burutazioak kontatzen ditu.


  • Hondarribiko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Pirritx eta Porrotx ikusteko sarrerak salgai gaurtik gunean   duela 1 minutu · Ikusi

    Hilaren 25ean Pirritx eta Porrotx & Bonberenea Txaranga haurrentzako ikuskizuna egingo dute arratsaldeko bostetatik aurrera Itsas Etxeko auditorioan. Sarrerak gaurtik jarri dituzte salgai Arma plazako eta kirol kaiko turismo bulegoetan. Goizez eta arratsaldez irekita daude turismo bulego horiek, eta sarrerek bost euroko prezioa dutela jakinarazi dute.


  • Hondarribiko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Real Union Bren aurka ariko da bihar Hondarribia gunean   duela 2 minutu · Ikusi

    Ligako azken aurreko partida jokatuko du bihar Erregional Ohorezko Mailako Hondarribiko futbol taldeak Real Union Bren aurka Irunen; eskualdeko derbia da. Partida 15:30etik aurrera izango da Irungo Gal futbol zelaian.