AISA etorkinentzako programan izena emateko epea irekita dago

Etorkinak euskararekin eta euskal kulturarekin harremanetan jartzeko harrera ikastaroa antolatu du udalak

Etorkinentzako AISA harrera ikastaroa antolatu du aurten ere udalak, etorkinak euskararekin eta euskal kulturarekin harremanetan jar daitezen. Izena emateko epea irekita dago.

Udaletik nabarmendu duenez, «ikastaroa oso egokia da Oiartzunera eta Euskal Herrira iritsi berri diren etorkinek euskararen ikaskuntzan lehen urratsak emateko eta euskal gizartea hobeto ezagutzeko».

Bi orduko 30 saio ditu ikastaroak, guztira 60 orduz euskaran eta euskal kulturan murgiltzeko programa baita. 16 urtez gorako etorkin guztiek parte har dezakete ikastaroan.

Eskola egunak eta ordutegia taldea osatutakoan erabakiko dituzte, izena eman dutenen arabera. Intxixu AEK euskaltegian emango dituzte eskolak, euskaltegiko irakasle batekin.

18 euroko matrikula
Hilaren 24a arte (datorren ostiralera arte) eman daiteke izena Intxixu AEK euskaltegian bertan: Aialde kaleko bigarren zenbakian, edo 943 49 39 57 telefono zenbakira deituta.

Matrikulagatik 18 euro ordaindu behar dituzte ikasleek. Materiala, aldiz, udalak ordainduko du. Materiala honakoa da: AISA metodoaren lehenengo bi liburu eta zazpi hizkuntzatan dagoen hiztegia.

Aurten, ia 300 laguni bidali dio udalak ikastaroari buruzko informazioa, parte hartzera animatuz.

Etiketak: , , , , ,

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Facebook

Blogak

Berriketan.info [RSS]

  • Irungo Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Auzo antzerki zikloaren emanaldia, gaur, Anzaranen gunean   duela 55 segundo · Ikusi

    Gaur, Iñaki Cembranok A punto de ebullición antzerki obra eskainiko du Anzaran Auzo Elkartearen egoitzan, Lakaxita gaztetxeak eta Anzaran eta San Migel auzo elkarteek antolatzen duten auzo antzerki zikloaren barruan. Antzezlanak “zientzialari ero batek” etengabeko hazkundearen mitoak munduan izan ditzakeen ondorioetaz dituen burutazioak kontatzen ditu.


  • Hondarribiko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Pirritx eta Porrotx ikusteko sarrerak salgai gaurtik gunean   duela 2 minutu · Ikusi

    Hilaren 25ean Pirritx eta Porrotx & Bonberenea Txaranga haurrentzako ikuskizuna egingo dute arratsaldeko bostetatik aurrera Itsas Etxeko auditorioan. Sarrerak gaurtik jarri dituzte salgai Arma plazako eta kirol kaiko turismo bulegoetan. Goizez eta arratsaldez irekita daude turismo bulego horiek, eta sarrerek bost euroko prezioa dutela jakinarazi dute.


  • Hondarribiko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Real Union Bren aurka ariko da bihar Hondarribia gunean   duela 3 minutu · Ikusi

    Ligako azken aurreko partida jokatuko du bihar Erregional Ohorezko Mailako Hondarribiko futbol taldeak Real Union Bren aurka Irunen; eskualdeko derbia da. Partida 15:30etik aurrera izango da Irungo Gal futbol zelaian.