Elikagai Bankuak hitzarmena sinatu du Aldundiarekin

Gipuzkoako Elikagai Bankuak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak hitzarmena sinatu dute.

Aste honetan sinatu dute ituna Juan Karlos Alduntzin Ingurumen eta Lurralde Antolamendu diputatuak, eta Juan Mari Garitano bankuko presidenteak, Bergaran Elikagai Bankuak duen egoitzan.

Hitzarmenean 2012rako aldundiak bankuari emango dion laguntza zehaztu dute. Laguntza horrekin Elikagai Bankuak kudeaketa gastuei aurre egin ahal izango die. Izan ere, zerbitzu hori gehienbat boluntarioek sostengatzen dute. Aldundiaren diru laguntza 116.000 eurokoa da, eta Bergarako egoitza eta herrian (Lanbarrenen) dagoena mantetzenko izango dira.

Iaz, bi egoitzen bidez, 1.600 tona elikagai banatu zizkien Gipuzkoako Elikagai Bankuak 18.000 gipuzkoar ingururi.

Etiketak: , , ,

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Facebook

Blogak

Berriketan.info [RSS]

  • Errenteriako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Cross fit saioa egingo dute bihar gunean   duela 45 segundo · Ikusi

    Udal Kirol Patronatuak jakinarazi duenez, Cross fit saioa egingo dute, bihar, Abonatuaren Ordua ekimenaren barruan. Lehenengo ikastaroaw 10:30ean izango da, eta bigarrena, berriz, 11:30ean. Eguraldi ona eginez gero, Fanderiako zelai artifizialean egingo dute, eta euria eginez gero Galtzarabordako kiroldegiko gela batean. Ariketa funtzionalak biltzen ditu kirol horrek: salto egin, gauzak jaso, makurtu… baina intentsitatea handietan


  • Hondarribiko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Boluntariotza eta nazioarteko kooperazioa landuko dute gaur gunean   duela 1 minutu · Ikusi

    Gaur nazioarteko kooperazioari buruz mintzatzeko aukera emango dute Hondarribiko Gazte Informazio Bulegoan, arratsaldeko sei eta erdietatik aurrera. Esparru horretan egiten dena ezagutarazteaz gain, horrelako ekimenetan parte hartzeko zer egin behar den jakiteko informazioa emango dute. Udari begira boluntariotza zein kooperazio proiektuetan parte hartzea gustuko duten gazteak asko izaten dira, eta hein berean, eskaintza asko iristen


  • Irungo Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Auzo antzerki zikloaren emanaldia, gaur, Anzaranen gunean   duela 2 minutu · Ikusi

    Gaur, Iñaki Cembranok A punto de ebullición antzerki obra eskainiko du Anzaran Auzo Elkartearen egoitzan, Lakaxita gaztetxeak eta Anzaran eta San Migel auzo elkarteek antolatzen duten auzo antzerki zikloaren barruan. Antzezlanak “zientzialari ero batek” etengabeko hazkundearen mitoak munduan izan ditzakeen ondorioetaz dituen burutazioak kontatzen ditu.