Europako Kenpo Txapelketara

2012/02/17
Nork

Alain Basasoro eta Alain Isasa oiartzuarrak aukeratu ditu Espainiako Estatuko federazioak txapelketan lehiatzeko. Frantzian jokatuko dute martxoaren 31n

Bi oiartzuar hautatu dituzte Europako Kenpo Japoniar (Nippon Kenpo) Txapelketarako.

Alain Basasoro eta Alain Isasa dira bi kirolari oiartzuarrak. Espainiako Estatuko Kenpo Departamenduak (Espainiako Karate Federazioaren barnean dago) hautatu ditu biak.

Alain Isasa (ezkerrean) eta Alain Basasoro (eskuinean), lehiaketarako jantzi ofizialekin.

Alain Isasa (ezkerrean) eta Alain Basasoro (eskuinean), lehiaketarako jantzi ofizialekin

Martxoaren 31n lehiatuko dira Sainte Margueriten (Frantzian). Eta aurrean izango dituzte maila altua duten Errusiako, Ingalaterrako, Italiako, Frantziako eta Ukrainiako kirolariak.

Kirol curriculum zabala
Bi kirolariek kirol curriculum zabala dute.

Alain Isasak kenpo kaiko gerriko beltza dauka, bigarren danarekin. Munduko txapelduna izan zen Japonian 2007. urtean eta 2010ean. Horrez gain, Espainiako Estatuko hainbat txapelketa irabazi ditu, baita nazioarteko beste hainbat ere.

Alain Basasorok ere gerriko beltza dauka, dan batekin. Hainbat txapelketa erregional irabazi dituzte eta 2010ean Espainiako txapelduna izan zen. 2011ean finalista izan zen lehiaketa berean.

Isasak eta Basasorok herriko Honbu Japoniar Zentro Kulturalean praktikatzen dute kenpoa, duela hainbat urte. Maila tekniko altua dute, eta duten curriculumari esker eman diete Europako txapelketarako aukera.

Shihan Vidal irakaslea ari da biak prestatzen, gogor. Vidalek zortzigarren dana dauka gerriko beltzean.

Txapelketa garrantzitsua
Txapelketa hori oso garrantzitsua izango da aurten. Izan ere, lehen aldiz elkartu dira kenpoko bi eskola edo korronte garrantzitsuenak: Nippon Kempo eta Kenpo Kai.

Eskola horiek dira garrantzitsuenak bai Japonian eta baita mundu mailan ere. Eta biak elkarrekin lehiatuko dira torneo berean, lehen aldiz. Horrek hainbat aukera irekiko ditu, etorkizunean ere, gero eta topaketa eta lehiaketa garrantzitsuagoak antolatzeko.

Etiketak: , , , , , ,

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Facebook

Blogak

Berriketan.info [RSS]

  • Errenteriako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Cross fit saioa egingo dute bihar gunean   duela 3 minutu · Ikusi

    Udal Kirol Patronatuak jakinarazi duenez, Cross fit saioa egingo dute, bihar, Abonatuaren Ordua ekimenaren barruan. Lehenengo ikastaroaw 10:30ean izango da, eta bigarrena, berriz, 11:30ean. Eguraldi ona eginez gero, Fanderiako zelai artifizialean egingo dute, eta euria eginez gero Galtzarabordako kiroldegiko gela batean. Ariketa funtzionalak biltzen ditu kirol horrek: salto egin, gauzak jaso, makurtu… baina intentsitatea handietan


  • Hondarribiko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Boluntariotza eta nazioarteko kooperazioa landuko dute gaur gunean   duela 3 minutu · Ikusi

    Gaur nazioarteko kooperazioari buruz mintzatzeko aukera emango dute Hondarribiko Gazte Informazio Bulegoan, arratsaldeko sei eta erdietatik aurrera. Esparru horretan egiten dena ezagutarazteaz gain, horrelako ekimenetan parte hartzeko zer egin behar den jakiteko informazioa emango dute. Udari begira boluntariotza zein kooperazio proiektuetan parte hartzea gustuko duten gazteak asko izaten dira, eta hein berean, eskaintza asko iristen


  • Irungo Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Auzo antzerki zikloaren emanaldia, gaur, Anzaranen gunean   duela 4 minutu · Ikusi

    Gaur, Iñaki Cembranok A punto de ebullición antzerki obra eskainiko du Anzaran Auzo Elkartearen egoitzan, Lakaxita gaztetxeak eta Anzaran eta San Migel auzo elkarteek antolatzen duten auzo antzerki zikloaren barruan. Antzezlanak “zientzialari ero batek” etengabeko hazkundearen mitoak munduan izan ditzakeen ondorioetaz dituen burutazioak kontatzen ditu.