Ospatu dituzte inauteriak Elizalden eta Haurtzaron

2012/02/17
Nork

Herriko bi ikastetxeek ospatu dituzte inauteriak.

Elizalden atzo inauteri tailerrak egin zituzten. Eta gaur, goizean ospatu dute festa handia. 10:·30ean desfilea egin dute eskola inguruan, eta 11:00etan Madalensoron elkartu dira ikasleak, irakasleak eta gurasoak. Ekitaldi koloretsua egin dute. Arratsaldea lasaiagoa izan dute aurten. Ikasleak tutoreekin egon dira ikasgeletan.

Haurtzaron, goizean desfilea egin dute eta torradak jan dituzte. Arratsaldean egin dute ekitaldi nagusia, anfiteatroan. Ikasleek euren ikuskizunak eskaini dizkiete ikusleei, eta baita guraso taldeak ere.

Haurtzaroko gurasoen emanaldia

Haurtzaroko gurasoen emanaldia

Ikastetxeetako ekitaldiak bukatuta, asteburuan herriko tabernen txanda izango da. Dagoeneko mozorrotuta daude.

Horrez gain, biharko kale ekintzan ere ospatuko dituzte inauteriak haurrek. Gazte Foruak kontzertuak antolatu ditu, eta Abaraxka Udal Ludotekako bazkideek astelehenean egingo dute inauteri festa.

Etiketak: , , , , , , , ,

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Facebook

Blogak

Berriketan.info [RSS]

  • Errenteriako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Cross fit saioa egingo dute bihar gunean   duela 3 minutu · Ikusi

    Udal Kirol Patronatuak jakinarazi duenez, Cross fit saioa egingo dute, bihar, Abonatuaren Ordua ekimenaren barruan. Lehenengo ikastaroaw 10:30ean izango da, eta bigarrena, berriz, 11:30ean. Eguraldi ona eginez gero, Fanderiako zelai artifizialean egingo dute, eta euria eginez gero Galtzarabordako kiroldegiko gela batean. Ariketa funtzionalak biltzen ditu kirol horrek: salto egin, gauzak jaso, makurtu… baina intentsitatea handietan


  • Hondarribiko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Boluntariotza eta nazioarteko kooperazioa landuko dute gaur gunean   duela 4 minutu · Ikusi

    Gaur nazioarteko kooperazioari buruz mintzatzeko aukera emango dute Hondarribiko Gazte Informazio Bulegoan, arratsaldeko sei eta erdietatik aurrera. Esparru horretan egiten dena ezagutarazteaz gain, horrelako ekimenetan parte hartzeko zer egin behar den jakiteko informazioa emango dute. Udari begira boluntariotza zein kooperazio proiektuetan parte hartzea gustuko duten gazteak asko izaten dira, eta hein berean, eskaintza asko iristen


  • Irungo Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Auzo antzerki zikloaren emanaldia, gaur, Anzaranen gunean   duela 5 minutu · Ikusi

    Gaur, Iñaki Cembranok A punto de ebullición antzerki obra eskainiko du Anzaran Auzo Elkartearen egoitzan, Lakaxita gaztetxeak eta Anzaran eta San Migel auzo elkarteek antolatzen duten auzo antzerki zikloaren barruan. Antzezlanak “zientzialari ero batek” etengabeko hazkundearen mitoak munduan izan ditzakeen ondorioetaz dituen burutazioak kontatzen ditu.