« atzera ekitaldietara

‘Anarkherria’ liburua aurkeztuko dute gaur, eta bihar gaiari buruzko DVD bat

iCal inportazioa
Hasi:
2012/02/22 19:00
Amaitu:
2012/02/23 21:00
Lekua:
Manuel Lekuona Bibliotekan
Helbidea:
Oiartzun, 20180

Arditurriko Minak Ingurugiro Elkarteak antolatu ditu ekimenak; 25 urte dira liburua publikatu zutela 

Mark Legasseren eta Jakue Paskualen liburuaren azaletako bat.

Mark Legasseren eta Jakue Paskualen liburuaren azaletako bat.

Arditurriko Minak Ingurugiro Elkarteak liburu aurkezpen bat antolatu du gaurko, eta biharko DVD baten aurkezpena.

Gaur Anarkherria liburua aurkeztuko dute, 19:00etan, Manuel Lekuona Bibliotekan. Helburua liburuaren 25. urteurrena ospatzena da, duela 25 urte kaleratu baitzuten lehen aldiz.

Mark Legassek eta Jakue Paskualek idatzitako liburua da Anarkherria: «1980. hamarkadako Euskal Herri asaldatuaren etika eta estetika azaldu, arnakismoaren eta abertzaletasunaren arteko elkarrekintzak aipatu eta belaunaldi oso bat aktibatzeko baliagarri izan ziren punk-a eta beste zenbait subertsio forma aztertzen dira liburuan».

Bestalde, bihar, Alberto Peñalbak zuzendutako 25 urte anarkerrian, eta aurrera gai berari buruzko DVDa aurkeztuko dute bihar, ordu eta leku berean (19:00etan, Manuel Lekuona Bibliotekan). Arditurriko Minak Ingurugiro Elkarteak ekimenetan parte hartzeko deia egin die herritarrei.

Egitaraua

  • Gaur, 19:00etan, Manuel Lekuona Bibliotekan. Anarkherria liburuaren aurkezpena (25. urteurrenean).
  • Bihar, 19:00etan, Manuel Lekuona Bibliotekan. 25 urte anarkerrian, eta aurrera DVDaren aurkezpena.
Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Facebook

Blogak

Berriketan.info [RSS]

  • Errenteriako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Cross fit saioa egingo dute bihar gunean   duela 5 minutu · Ikusi

    Udal Kirol Patronatuak jakinarazi duenez, Cross fit saioa egingo dute, bihar, Abonatuaren Ordua ekimenaren barruan. Lehenengo ikastaroaw 10:30ean izango da, eta bigarrena, berriz, 11:30ean. Eguraldi ona eginez gero, Fanderiako zelai artifizialean egingo dute, eta euria eginez gero Galtzarabordako kiroldegiko gela batean. Ariketa funtzionalak biltzen ditu kirol horrek: salto egin, gauzak jaso, makurtu… baina intentsitatea handietan


  • Hondarribiko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Boluntariotza eta nazioarteko kooperazioa landuko dute gaur gunean   duela 6 minutu · Ikusi

    Gaur nazioarteko kooperazioari buruz mintzatzeko aukera emango dute Hondarribiko Gazte Informazio Bulegoan, arratsaldeko sei eta erdietatik aurrera. Esparru horretan egiten dena ezagutarazteaz gain, horrelako ekimenetan parte hartzeko zer egin behar den jakiteko informazioa emango dute. Udari begira boluntariotza zein kooperazio proiektuetan parte hartzea gustuko duten gazteak asko izaten dira, eta hein berean, eskaintza asko iristen


  • Irungo Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Auzo antzerki zikloaren emanaldia, gaur, Anzaranen gunean   duela 7 minutu · Ikusi

    Gaur, Iñaki Cembranok A punto de ebullición antzerki obra eskainiko du Anzaran Auzo Elkartearen egoitzan, Lakaxita gaztetxeak eta Anzaran eta San Migel auzo elkarteek antolatzen duten auzo antzerki zikloaren barruan. Antzezlanak “zientzialari ero batek” etengabeko hazkundearen mitoak munduan izan ditzakeen ondorioetaz dituen burutazioak kontatzen ditu.