« atzera ekitaldietara

Herritik Arantzara joateko hiru aukera, Giriziarekin

iCal inportazioa
Hasi:
2012/02/22 06:30
Amaitu:
2012/02/26 17:00
Lekua:
Haurtzaro Ikastolatik
Helbidea:
Oiartzun, 20180

Iganderako antolatu dute ibilaldia; bide osoa oinez, Eskasetik abiatu, edota bizikletaz egin, norberak aukeratuko du

Girizia Mendi Elkarteak Oiartzun-Arantza irteera antolatu du iganderako (hilak 26). Animatzen direnek hiru aukera izango dituzte ibilaldi bera egiteko.

Lehenengo aukera bide guztia oinez egitea da. Ibilbide osoa egin nahi dutenek, 06:30ean egon behar dute Haurtzaro Ikastolako aparkalekuan. Zazpi ordu inguruko ibilaldia egingo dute.

Bigarren aukera Eskasetik hastea da. Horiek 08:00etan aterako dira ikastolatik, eta autobusean joango dira Eskasera (Artikutzako sarrerara). Handik hasiko dute Arantzarako ibilaldia, eta lau ordu eta erdi inguru tardatuko dute.

Bizikletaz ere bai
Hirugarren aukera ere prestatu du Giriziak. Hala, batzuk bizikletaz joango dira Oiartzundik Arantzara. Horiek ere 08:00etan aterako dira Haurtzarotik, eta honako ibilbidea egingo dute: Oiartzun, Aritxulegi, Domiko, Pagolleta, Izuko lepoa, Oilargarata, eta Arantza. Guztira 38 kilometro eta 1.300 metroko mailen arteko desberdintasuna (desnibela). Lau ordu inguruko ibilaldia da. Horri atsedenak gehitu behar zaizkio.

Arantzara iritsita, Arantzako aterpean izango dute mendizaleek eta txirrindulariek bazkaria. Gainera, dutxatzeko aukera ere izango da, baita txirrinda garbitzeko aukera ere. 32 euro balio du bazkariko txartelak.

Horrez gain, Giriziak jakinarazi du autobusean itzuliko direla Arantzatik bazkaldu ondoren, eta bizikletentzat tokia izango dela autobusean.

20 euro aurreratu
Antolatzaileen eskariaren arabera, izena ematen dutenek 20 euro aurreratu behar dituzte. Amazkar tabernan eta Garmendi txokolategian eman daiteke izena. Animatzeko deia egin dute.

Aukerak

  • Bide osoa oinez. 06:30ean Haurtzaro ikastolatik. Zazpi orduko ibilaldia.
  • Eskasetik. 08:00etan ikastolan, Eskasera autobusez joateko. Eskasetik Arantzara, lau ordu eta erdiko ibilaldia.
  • Bizikletaz. 08:00etan ikastolatik. Lau ordu eta atsedenak.
Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Facebook

Blogak

Berriketan.info [RSS]

  • Errenteriako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Cross fit saioa egingo dute bihar gunean   duela 8 minutu · Ikusi

    Udal Kirol Patronatuak jakinarazi duenez, Cross fit saioa egingo dute, bihar, Abonatuaren Ordua ekimenaren barruan. Lehenengo ikastaroaw 10:30ean izango da, eta bigarrena, berriz, 11:30ean. Eguraldi ona eginez gero, Fanderiako zelai artifizialean egingo dute, eta euria eginez gero Galtzarabordako kiroldegiko gela batean. Ariketa funtzionalak biltzen ditu kirol horrek: salto egin, gauzak jaso, makurtu… baina intentsitatea handietan


  • Hondarribiko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Boluntariotza eta nazioarteko kooperazioa landuko dute gaur gunean   duela 9 minutu · Ikusi

    Gaur nazioarteko kooperazioari buruz mintzatzeko aukera emango dute Hondarribiko Gazte Informazio Bulegoan, arratsaldeko sei eta erdietatik aurrera. Esparru horretan egiten dena ezagutarazteaz gain, horrelako ekimenetan parte hartzeko zer egin behar den jakiteko informazioa emango dute. Udari begira boluntariotza zein kooperazio proiektuetan parte hartzea gustuko duten gazteak asko izaten dira, eta hein berean, eskaintza asko iristen


  • Irungo Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Auzo antzerki zikloaren emanaldia, gaur, Anzaranen gunean   duela 10 minutu · Ikusi

    Gaur, Iñaki Cembranok A punto de ebullición antzerki obra eskainiko du Anzaran Auzo Elkartearen egoitzan, Lakaxita gaztetxeak eta Anzaran eta San Migel auzo elkarteek antolatzen duten auzo antzerki zikloaren barruan. Antzezlanak “zientzialari ero batek” etengabeko hazkundearen mitoak munduan izan ditzakeen ondorioetaz dituen burutazioak kontatzen ditu.