Gogotsu hasi dute urtea herriko Kuadrillategin

2012/03/08
Nork

Hainbat ekintza egin dituzte, eta otsaila ginkana batekin bukatu zuten; sorpresaren bat ere izango dute gazteek

Oiartzungo Kuadrillategik gogotsu hasi du urtea. Dagoeneko hainbat ekitaldi egin dituzte, eta beste hainbeste dituzte prest datozen hilabeteetarako.

Orain arte honakoak egin dituzte, besteak beste: jolasak, Donostiara irteera San Sebastian Egunean, inauteriak eta ikus-entzunezkoak ikustea. Otsaila bukatzeko, ginkana bat ere egin zuten plazaren inguruan, eta bukatzeko txokolate jatea egin zuten, bizkotxo eta guzti.

Otsailaren bukaeran ginkana eta txokolate jatea egin zituzten.

Otsailaren bukaeran ginkana eta txokolate jatea egin zituzten.

Martxorako ere prest dituzte hainbat ekintza. Baita datozen hilabeteetarako ere, ikasturtea bukatu bitartean. Tartean sorpresaren bat ere badutela iragarri dute arduradunek. Baina aurrerago emango dute horren berri.

Etiketak: , ,

Gaurko eskaintza
argazkia
ARBIZU EKO KANPINA
69,00 €

deskontua

%50

Facebook

Blogak

Berriketan.info

Viewing item 1 to 3 (of 3 items)