Trukea bultzatzeko ekimena egingo du Gazte Foruak

Merkatruke Azoka antolatu du Gazte Foruak hilaren 28rako. Doneztebe plazan izango da, 16:30etik aurrera. Azokaren helburua, honakoa: etxean erabiltzen ez diren gauzak trukatzea, dirurik gabe.

Azoka osatzeko baliabideak jarri ditu Gazte Foruak. Batetik, materiala Gazte Informazio Bulegora alde aurretik eraman behar da (astegunetan 17:30etik 17:30era dago zabalik, eta larunbatetan 10:30etik 13:30era), astelehenean hasita. Bertan uzten den gaiaren araberako txartelak emango dizkiete trukerako prest agertu direnei, hilaren 28an erabiltzeko.

Egunean bertan ere eraman daitezke gaiak eta gailuak azokara.

Etiketak: , , , ,

Facebook

Blogak

Berriketan.info

Viewing item 1 to 3 (of 3 items)