Edukira joan

Oarsoaldeko Hitza

Oiartzun
2008ko azaroak 23, Igandea

Agenda | 2008-06-14

deialdiak

Aitor Txiki I. Futbito Txapelketako izen-ematea

OIARTZUN, Amazkar tabernan edo 943 492 783 telefonoan - 2008-06-11tik 2008-06-29era

Xanistebanetako futbito txapelketan izen-ematea irekita dago. 12 laguneko taldeak izan daitezke gehienez. 80 euro ordaindu behar da izen-emateko orduan. Ligaxka moduan jokatuko dira partidak eta uztailaren 2an banatuko da egutegia

deialdiak

1978ko kintoen bazkaria

OIARTZUN - 2008-06-13tik 2008-09-01era

1978ko kintoen bazkaria antolatu dute, herrian bizi edo ikasitakoentzat.
Joan nahi dutenek, 20 euro sartu beharko dute Kutxako 0126459999 kontu korrontean, izen-abizenak adieraziz.
Bazkaria Ergoiengo Tolare jatetxean izango da irailaren 27an.
Informazio gehiago: 637 201 749 (Ekaitz)

MENDI IRTEERA

Bisaurini zeharkaldia

OIARTZUN, Haurtzaro Ikastolako aparkalekuan - 2008-06-14tik 2008-06-15era, 15:00etan

Lizaratik Lizarara zeharkaldia egitera joango dira Antolatzailea: Girizia mendizale taldea

Musika

Super400-en kontzertua

OIARTZUN, Pagoa aretoan - 2008-06-14, 22:00etan

Super 400 taldearen kontzertua izango da. Sarrera, 8 eurotan Antolatzailea: Pagoa

jaiak

Auzoko jaiak

OIARTZUN, Ergoienen - 2008-06-14, 11:30etik aurrera

11:30ean, haur jolasak Pagoalden. 14:00etan, bazkari herrikoia Auzokalten. 16:00etan bonba japoniarrak eta "1,2,3 Iñaxito" bertso antzerkia Uztapide plazan. 18:00etan, break dance ikuskizuna. 20:00etan danborrada. 23:30ean, dantzaldia Patxi Perez eta Alaitz Telletxearekin. 04:00etan, sokamuturra. Antolatzailea: Ergoiengo Jai Batzordea

Kirola

Zahar eta gazteen partida

OIARTZUN, Ugaldetxoko futbol zelaian - 2008-06-14, 17:00etan

Zahar eta gazteen arteko urteroko partida jokatuko dute

deialdiak

Arkume Egunean izen-ematea

OIARTZUN - 2008-06-14tik 2008-06-23era

Xanistebanetako Arkume Egunean izena emateko epea irekita dago 30 urtez gorako oiartzuarrentzat.

GURUTZE: Bizardia Elkartean
ALTZIBAR: Irundarrene dendan
KARRIKA: Artaso Elkartean
ELIZALDE: Ganbara, Miren eta Amazkar tabernetan, Girizia Elkartean, Garmendi txokolategian eta Elorsoro Kiroldegian
ITURRIOTZ: Iturri-Berri Elkartean
ARRAGUA: Aldeguna Elkartean
UGALDETXO: Intxixu erretegian
ERGOIEN: Auzokalte Elkartean eta Tolare jatetxean

«  ekaina - 2008  »
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
            1
19
29
           

© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea, Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea, Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.