Edukira joan

Oarsoaldeko Hitza

Oiartzun
2008ko abuztuak 28, Osteguna

Azken ordukoak

2008-07-25 | 16:43:12

'Nor baino nor' apostuan, giro paregabea

Koxme Makazaga eta Gorka Etxeberria korrikalariek eta Martin Galar txirrindulariak gaur goizean egin dute 'Nor baino nor' apostua. Ordu bete pasatxo behar izan dute bukatzeko. Makazagak eta Etxeberriak itzuli bana eman diote herriari korrika, eta Galarrek lau txirrindan. Hirurak batera iritsi dira helmugara, Manuel Lekuona bibliotekan. Giroa ere, paregabea izan da. Hamarnaka herritar ikusle sutsu bihurtuta, oholtza, musika...

Ez du erantzunik

2008-07-15 | 16:39:26

Hendaiaren kontra ariko da Oiartzun GRan

Ostiralean izango da saioa Makutxo tabernan

Hendaiaren kontra ariko da Oiartzun aurtengo GR bertso bideko bigarren saioan. Oraingoan ere, etxean ariko dira oiartzuarrak. Makutxo tabernan izango da saioa, ostiralean 22:30ean. Oraindik ez dute zehaztu zein bertsolarik hartuko duten parte lehian.

Ez du erantzunik

2008-07-14 | 12:11:00

Gipuzkoako Gazte Mailako errekorra hobetu du Azpeitiak

13 metroko jauzia egin zuen atzo jauzi hirukoitzean

Maitane Azpeitiak Gipuzkoako Gazte Mailako errekorra hobetu du, jauzi hirukoitzean. 13 metroko jauzia egin zuen atzo Bartzelonan, parte-hartze libreko proba batean. Egun batzuk lehenago, hilaren 9an, 12,90 metroko jauzia egin zuen, eta Gipuzkoako errekorra berdindu zuen egun hartan.

Ez du erantzunik

2008-07-11 | 16:12:38

Udalak "balorazio oso positiboa" egin du Arau Ordezkatzaileen aurkezpen prozesuari buruz

330 herritarrek hartu dute parte auzo batzarretan

Udalak "oso balorazio positiboa" egin du hilabete eta erdian auzoz auzo Arau Ordezkatzaileen proposamen berria aurkeztu ondoren. Guztira, 330 herritarrek hartu dute parte auzo batzarretan, eta 84 lagun hurbildu dira Elizalde, Ugaldetxo eta Arraguan jarri diren erakusketetara. "Informazio baliagarria eta interesgarria eman digute herritarrek, euren kezka, proposamen, dudekin...", adierazi du Pavel Viņas Planeamendu zinegotziak. Orain, jasotako proposamenak "bideragarriak" diren aztertzen ari da teknikarien taldea. Hala ere, irailaren 15a arte jendaurrean jarraituko du proposamenak, edozein alegazio egiteko aukerarekin.

Ez du erantzunik

2008-07-10 | 11:16:07

Oiarpek ez du lortu Euskal Herriko Txapelketako finalera pasatzea

Angeluren kontra 40-30 galdu dute

Oiarpek ez du lortu joko garbiko Euskal Herriko Txapelketako finalera pasatzea. Atzo jokatu zuten finalaurrekoa Oier Garmendiak, Unai Mitxelenak eta Andoni Zabalak Angeluren kontra, baina 40-30 galdu zuten. Oso partida gogorra eta orekatua izan zen, baina azkenean, lapurtarrek egingo dute aurrera.

Ez du erantzunik

2008-07-09 | 15:50:03

Istripua izan dute bi autok eta kamioi batek A-8an

Bi lagun ibilgailutik atera behar izan dituzte suhiltzaileek

13:10ak aldera, bi autok eta kamioi batek elkar jo dute A-8an, Oiartzun parean. Ordutik, itxita dago A-8ko sarrera Donostiarako norabidean. Suhiltzaileek ibilgailu barruan harrapatuta gelditu diren bi lagun atera behar izan dituzte, hauetako bat nahiko larri zaurituta, hainbat komunikabidek adierazi dutenez. Une honetan, trafikoa desbideratzen ari dira eta ilarak sortzen ari dira.

Ez du erantzunik

2008-07-09 | 12:39:37

Ur-hornidura ziurtatzeko lanak egiten ari dira Gurutzen

Bizardia plazan ureztatzeko mahuka sartzen ari dira

Ur-hornidura ziurtatzeko lanak egiten ari da udaletxeko Uren Zerbitzua Gurutzen. Bizardia plazan bi hazbeteko ureztatzeko mahuka sartzen ari dira lurpean, gaizki bukatutako ur-hargune baten erruz, etxe bat ur zerbitzurik baitzegoen. Aste honetan egingo dituzte lanak, eta datozen egunetan bukatuko dutelakoan daude Uren zerbitzuan.

Ez du erantzunik

Oiarpek Euskal Herriko Txapelketako finalaurrekoa jokatuko du

2008-07-08 | 12:06:34

Oiarpek Euskal Herriko Txapelketako finalaurrekoa jokatuko du

Gaur goizean, 40-13 irabazi diete Sarari Beheko Plazan

Ordubete eskas behar izan dute Oiarpeko joko garbiko Gaztetxo Mailako jokalariek Sara menpean hartu eta Euskal Herriko Txapelketako finalaurrekoetarako txartela lortzeko. Gaur goizean jokatu dute Beheko Plazako pilotalekuan, eta 40-13 irabazi dute Oier Garmendiak, Unai Mitxelenak eta Andoni Zabalak. Orain, finalaurrekoa Angelun jokatuko dute, bertako taldearen kontra.

Ez du erantzunik

© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea, Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea, Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.