Edukira joan

Oarsoaldeko Hitza

Oiartzun
2008ko abuztuak 28, Osteguna

Azken ordukoak

2008-06-21 | 10:05:32

Adingabeko mutil bat atxilotu dute Oiartzunen, kutxazain automatiko bat erre duelakoan

Ezezagun batzuek BBVAren kontrako erasoa egin dute bart, eta ertzainek ondoren motoan "ihesean" zihoan 17 urteko mutila atzeman zuten.

Ertzaintzak 17 urteko mutil bat atzeman zuen atzo gauean Oiartzunen BBVAko kutxazain automatiko bat erre zuelako ustez. Ertzaitzak esan duenez, adingabeko mutila moto batean "ihesean" zihoala atxilotu zuten. BBVA Arreskularre kalean dago Oiartzunen, eta gaueko hamaikak aldera eman zioten su kutxazain automatikoari ezezagun batzuek, gasolina bota ostean. Kalte material handiak izan ditu banketxeak, kanpoaldean. Atxilotua gaur goizean eramango dute epailearen aurrera, Donostian.

Ez du erantzunik

2008-06-19 | 12:35:25

Afrikara doazen bidaiarientzako informazio gunea jarri dute A-8an

Gurutzeko zerbitzu gunearen ondoan dago

Europatik Afrikara uda pasatzera doazen bidaiarientzako informazio gunea jarri dute A-8an, Gurutzeko zerbitzugunean. Zortzi pertsonak lan egingo dute bertan abuztuaren 4a arte, Espainiako Barne Ministeritzak jarrita. Langileetako bi arabierako eta frantseseko itzultzaileak dira. 1983tik jartzen dute zerbitzua bidaiari buruzko informazio emateko: ibilbideak, atseden guneak...

Ez du erantzunik

2008-06-18 | 12:34:25

Elizaldeko pilotalekua egiten hasiko dira

Datorren urteko otsailerako lanak bukatuta egongo dira

Elizalde eskolako pilotalekua eraikitzen hasiko dira datozen egunetan. Dagoeneko prestakuntzak hasi dira: zintaz hesitu dute ingurunea eta hondeamakinaren bat edo beste ere ekarri dute. Lanak hasteko, propano edukiontzia hustu behar dute. Garraiolarien grebarengatik atzeratu da hustutzea. Datorren urteko otsailerako pilotalekua bukatuta egongo dela uste dute eskolako arduradunek.

Ez du erantzunik

2008-06-13 | 10:44:14

Haurtzaro Ikastolako lau ikasle saritu dituzte Galtzagorrin

Gaur banatuko ditu sariak Gipuzkoak Foru Aldundiak

Gipuzkoako Foru Aldundiak urtero antolatzen duen Galtzagorri literatur lehiaketan Haurtzaro Ikastolako lau ikasle saritu dituzte. DBH 3. eta 4. mailako ikaslea dira guztiak: Udane Arbelaitz, Oihane Isasa, Oihane Uitzi eta Olatz Retegi.

Ez du erantzunik

2008-06-12 | 12:34:21

OBk bloga aurkeztu du "parte-hartzea errazteko"

Zortzi kiderekin zuzenean harremanetan jartzeko aukera eskainiko dute

OiartzunBaik (OB) www.oiartzunbai.net bloga aurkeztu du, "herritarren parte-hartzea errazteko". Blogean proposamenak, ideia berriak, aholkuak, protestak... jaso nahi dituztela azaldu du Xanet Arozena bozeramaileak. "Ikasteko tresna bat izango da". Informazioa oiartzuarrei helaraztea dela beren asmoa ere gehitu dute, "polita da parte-hartzearen hitzekin ahoa betetzea, baina pausoak eman behar dira". OBren iritziz, gaur egungo Udalaren aldetik "parte-hartzea eta informazioa" falta da, eta horregatik sortu dute bloga. OBko zortzi kiderekin zuzenean harremanetan jartzeko aukera emango du www.oiartzunbai.net-ek.

Ez du erantzunik

2008-06-11 | 12:21:49

Etzi irekiko dute udako igerilekua

Iraialaren 14a arte luzatuko da denboraldia

Etzi irekiko dute udako igerilekua. Irailaren 14a arte luzatuko da denboraldia. Ekainan, 11:00etatik 21:00etara izango da ordutegia. Datozen hilabeteetan aldaketak izan daitezke ordutegian, baina antzekoa izango da. Elorsoro kiroldegiko bazkideek doan erabili ahal izango dute igerileku irekia; bestela, hilabeteko eta hiruhilabeteko bonoak aterako dituzte. Orain, aparkalekua moldatzen ari dira. Aparkalekua izateaz gain, idi-demetarako plaza ere bihurtuko da kanposantu bazterreko gunea.

Ez du erantzunik

2008-06-10 | 10:50:06

Kobrea lapurtzen saiatu dira Arraguan

Ez dago atxiloturik

Gaur goizaldean, kobrea lapurtzen saiatu dira Arraguan. Futbol zelaia izandakoak egiten ari diren lanetatik saiatu dira kablea lapurtzen, baina bizilagunek gertatzen ari zena ikusita abisu eman dute. Lapurrek ihes egin dute eta ez dago atxiloturik. Kablea udaltzaingoak hartu du.

Ez du erantzunik

2008-06-06 | 11:38:54

Bigarren eskuko azoka izango da etzi

San Markos Mankomunitateak 25 postu jarriko ditue Doneztebe plazan

San Markos Mankomunitateak bigarren eskuko azoka antolatu du etzirako herrian, Doneztebe plazan. Guztira, 25 postu jarriko dituzte 10:00etatik 14:00etara. Tarte horretan, animazioa, tailerrak eta zozketak ere izango dira. Eguraldi txarra egingo balu, Madalensoro pilotalekuan izango da azoka.

Ez du erantzunik

© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea, Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea, Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.