Edukira joan

Oarsoaldeko Hitza

Oiartzun
2008ko azaroak 23, Igandea

Azken ordukoak

2008-10-22 | 11:13:03

'Sorkun&Vicepresidentes'-ek azaroaren 1ean Oiartzunen bukatuko du gira

Iurritan emango dute kontzertua

'Sorkun&Vicepresidentes' euren giraren bukaerara heltzen ari da. Oiartzunen emango dute azken kontzertua, azaroarean 1ean. Iurrita gune soziokulturala izango da tokia, eta Sharon Stoner taldea izango dute lagun oholtza gainean. 20:00etan hasiko da kontzertua

Ez du erantzunik

2008-10-21 | 10:59:23

Galtzatako gaztak Hondarribiako VIII. Gazta Lehiaketan bigarren saria jaso du

Olaberriako Aizpea gaztagileek irabazi dute, iaz bezala

Jose Manuel eta Xixaxio Zalakain anaiek ekoizten duten Galtzatako gaztak beste sari bat eskuratu zuen herenegun. Hondarribiako VII. Gazta Lehiaketan, bigarren saria jaso zuten lehiaketara aurkeztutako gazta natural batekin. Lehiaketa iazko gaztagile berek irabazi zuten, Olaberriako Aizpeakoek. Zalakaindarren ondoren, aurtengo Ordiziako Ardi Gazte Lehiaketako irabazlia irabazi duen Ricardo Remiro sailkatu zen.

Ez du erantzunik

2008-10-20 | 12:03:17

Udazkeneko kontzertua antolatu du larunbaterako Herri Musikaren Txokoak

Arozena anaiek eta Mamadu Cissoko ginearrak joko dute

Herri Musikaren Txokoak larunbaterako, hilak 25, antolatu du Udazkeneko kontzertua. Arozena anaiek -Urko, Aitor eta Xanet- eta Ginea-Bissauko Mamadu Cissokok joko dute, 18:30etik aurrera, Ergoiengo Auzokalte Elkartean.

Ez du erantzunik

2008-10-18 | 16:55:04

I. Salsachango Jaialdian, «jende gutxi baina familia giroa»

Eguerditik, ikastaroak egiten ari dira

/>

Ez du erantzunik

2008-10-18 | 12:36:28

Asisko Urmenetaren hitzaldia Ttur-Tturren Udazken Jaian

Umorea eta ironia nahastuz, egiazko kasuak azaldu zituen

/>

Ez du erantzunik

2008-10-14 | 11:42:23

Oiarpe Enrike Abrilgo finalaurrekoetatik kanpo gelditu da

Ustarizko Kapito Harri taldearen kontra 13-10 galdu zuen

Oiarpeko errebote taldeak ez du aurtengo Enrike Abril Txapelketarako jarri zuen helburua bete. Finalaurrekoetatik kanpo gelditu da, herenegun Ustarizko Kapito Harriren kontra 13-10 galdu ondoren.

Ez du erantzunik

2008-10-13 | 11:58:07

OKEko Lehen Erregionaleko taldea liderra da

Touringen kontrako derbia irabazi du asteburuan, 2-0

OKEko Lehen Erregionaleko taldea sailkapeneko liderra da beste astebetez segidan. Asteburuan Touringen kontra jokatutako derbia 2-0 irabazita, mantentzen da postu horretan. Enekoitz Marcosek eta Aritz Bereziartuak sartu zituzten partidako bi golak, lehen zatian.

Ez du erantzunik

2008-10-10 | 10:38:35

Rafael Pikaberiari buruzko liburua kaleratu dute

Ander Delgado da egilea eta Udalak eta Sabino Arana Fundazioak argitaratu dute

"Rafael Picavea 1867-1946, euskal historiaren pertsonaia ahaztua" liburua aurkeztu zuten atzo 19:00etan udaletxeko pleno aretoan. Ander Delgado da liburuaren egilea eta Oiartzungo Udalak argitaratu du. 2007an Delgadok irabazitako bekaren emaitza da lan hori.

Ez du erantzunik

Agenda

deialdiak

Mendibururi buruzko erakusketa
OIARTZUN, Udaletxeko areto nagusian - 2008-11-21

Zinea

Film emanaldia
OIARTZUN, Manuel Lekuona bibliotekan - 2008-11-29

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea, Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea, Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.