Edukira joan

Oarsoaldeko Hitza

Oiartzun
2008ko uztailak 24, Osteguna

Azken ordukoak

2008-07-04 | 13:11:11

Manuel Intxauspe 'Txoko' presoa herrira ekarriko dute gaur

Bere aitaren hileta elizkizunetan izango da

Manuel Intxauspe 'Txoko' presoa herrira ekarriko dute gaur, bere aita Manuelen hileta elizkizunetan egon dadin. Atzo hil zen Intxausperen aita. Txoko joan den azaroaren bukaeraz geroztik dago preso, 18/98 auzia dela eta. Abenduaren erdikaldean eman zuen epaia Espainiako Auzitegi Nazionalak: bederatzi urteko kartzela zigorra ezarri zioten Intxausperi, "erakunde terroristarekin kolaboratzea" egotzita.

Ez du erantzunik

2008-07-01 | 16:38:05

Sogefiko langileek protestan jarraitzen dute

Enpresaren itxiera kudeatzen ari diren abokatuen aurrean egin dute protesta

Sogefiko langileek protestan jarraitzen dute, "enpresa ixtearen kontra". Gaur, Donostiako Gros auzoan egin dute protesta 50 langilek baino gehiagok. Hain zuzen ere, bertan dago enpresaren itxiera kudeatzen ari den abokatu taldea. "Sogefik erabakitzen duena Sunionek egiten du, eta gure enpresa ixtearen erantzule dira hauek ere", salatu du Langile Batzordeak. "Justifikaziorik gabe" nahi dutela itxi enpresa salatu dute langileek. Gainera, "zuzendaritzak ez da gai izan aurpegia emateko ere", salatu dute.

Ez du erantzunik

2008-06-30 | 13:42:18

Kuadrillategiren ikasturtea bukatu da

Zarautzen asteburupasa egin dute

Kuadrillategi egitasmoak bukatu du ikasturtea, Zarautzera asteburupasa eginda. Jolasak, surfa, piraguismoa, perkusio tailerra... egin dituzte han, euskara lagunartean erabiltzea sustatzeko.

Ez du erantzunik

2008-06-27 | 12:08:29

'Euskara Elkartera' egitasmoan 28 elkartek dagoeneko martxan dituzte hitzarmenak

Hartutako konpromisoak betetzen hasi dira, Udalaren eta Ttur-Tturren laguntzarekin

28 elkartek dagoeneko hitzarmena sinatu dute 'Euskara Elkartera' egitasmoaren baitan. Neurrira egindako konpromisoak hartu dituzte elkarteetan euskararen presentzia eta erabilera gehitzeko. Atzo, ekitaldia egin zuten guztiek. Udalak eta Ttur-Tturrek elkarteak "zoriondu ditu"

Ez du erantzunik

2008-06-27 | 12:06:17

Arditurriko meategien beste 400 metro bisitatu ahal izango dira uztailetik aurrera

Bisitak gidatuak izango dira, espeleologo eta arkeologoekin

Arditurriko meategien beste 400 metro bisitatu ahal izango dira uztailetik aurrera. Bisitak gidatuak izango dira, eta adituek erromatar garaira hurbilduko dute bisitaria. Gainera, Arkeolango adituak egiten ari diren lanak ere ikusi ahal izango dira, eta haien azalpenak jaso. Ordu eta erdiko ibilbidea prestatu dute, asteartetik ostiralera.

Ez du erantzunik

2008-06-26 | 12:23:17

Txarako irregulartasunak aztertzeko batzordean EAE-ANVk bakarrik hartuko du parte

OiartzunBaik eta Ezker Batuak ez dutela parte hartuko esan dute

Txarako parkea egiteko orduan egon diren irregulartasunak aztertzeko batzorde berezia sortzea adostu zuen atzo udalbatzarrak, EAE-ANVren aldeko botoekin. Baina EAE-ANVko hiru kidek baino ez dute hartuko parte batzordean, Ezker Batuak eta OiartzunBaik ez baitute inor izendatu horretarako. OBk, gainera, batzordea sortzearen kontra bozkatu zuen. "Deus ez dagoen tokian zirkoa egin nahi" izatea egotzi dio Martin Beramendik EAE-ANVri. EB-k, berriz, "irregulartasunak, baleude, ofizioz azter litezkeela" uste du. Gainontzean, lokal komertzialak etxebizitza bihurtzeko araudia jendaurrean jartzea erabaki zuten ahobatez. Auzoetako erdiguneko lokalak, baina, ezin izango dira etxebizitza izateko bideratu. Bushulo herriko ospitalari eta Euskal Fondoari ekarpenak egitea ere onartu zuten. Guztira, 90.000 euro bideratuko dituzte hirugarren munduari laguntzeko.

Ez du erantzunik

2008-06-24 | 17:02:38

Oiartzungo BBVA banketxearen kontrako erasoa bere gain hartu dute ezezagunek

OARSOALDEKO HITZAren webgunean, 'Zurea da Hitza' atalean jasotako mezu batean, ezezagunek joan den ostiral gauean Oiartzungo BBVA banketxearen kontrako erasoa bere gain hartu dute. Hona, hitzez hitz, erasoa bere gain hartu dutenek esandakoa:«Idazten dut ostiralean BBVA kutxazaina erre izana errebindikatzeko eta esan nahi dugu Euskal Herria jasaten ari den errepresioaren aurrean ez garela besoak gurutzatuak egongo! Eta aipatu mutil horren atxiloketarekin beste muntai polizial baten aurrean gaudela. Jo ta ke irabazi arte! Oiartzunen».

Erantzun 1

2008-06-21 | 10:05:32

Adingabeko mutil bat atxilotu dute Oiartzunen, kutxazain automatiko bat erre duelakoan

Ezezagun batzuek BBVAren kontrako erasoa egin dute bart, eta ertzainek ondoren motoan "ihesean" zihoan 17 urteko mutila atzeman zuten.

Ertzaintzak 17 urteko mutil bat atzeman zuen atzo gauean Oiartzunen BBVAko kutxazain automatiko bat erre zuelako ustez. Ertzaitzak esan duenez, adingabeko mutila moto batean "ihesean" zihoala atxilotu zuten. BBVA Arreskularre kalean dago Oiartzunen, eta gaueko hamaikak aldera eman zioten su kutxazain automatikoari ezezagun batzuek, gasolina bota ostean. Kalte material handiak izan ditu banketxeak, kanpoaldean. Atxilotua gaur goizean eramango dute epailearen aurrera, Donostian.

Ez du erantzunik

© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea, Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea, Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.