
2008-06-26 | 12:23:17
Udala
Txarako irregulartasunak aztertzeko batzordean EAE-ANVk bakarrik hartuko du parte
OiartzunBaik eta Ezker Batuak ez dutela parte hartuko esan dute
Txarako parkea egiteko orduan egon diren irregulartasunak aztertzeko batzorde berezia sortzea adostu zuen atzo udalbatzarrak, EAE-ANVren aldeko botoekin. Baina EAE-ANVko hiru kidek baino ez dute hartuko parte batzordean, Ezker Batuak eta OiartzunBaik ez baitute inor izendatu horretarako. OBk, gainera, batzordea sortzearen kontra bozkatu zuen. "Deus ez dagoen tokian zirkoa egin nahi" izatea egotzi dio Martin Beramendik EAE-ANVri. EB-k, berriz, "irregulartasunak, baleude, ofizioz azter litezkeela" uste du. Gainontzean, lokal komertzialak etxebizitza bihurtzeko araudia jendaurrean jartzea erabaki zuten ahobatez. Auzoetako erdiguneko lokalak, baina, ezin izango dira etxebizitza izateko bideratu. Bushulo herriko ospitalari eta Euskal Fondoari ekarpenak egitea ere onartu zuten. Guztira, 90.000 euro bideratuko dituzte hirugarren munduari laguntzeko.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta: oarsoaldea@oarsoaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea,
Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea,
Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.