Kale ekintzako arduradunak, Ttak taldeak, haurrentzako ekimenak antolatu ditu Gabonetarako. Etzi hasi eta urtarrilaren 4era arte, zerekin gozatua izango dute 3 urtetik hasi eta 12 urtera arteko haurrek eta gaztetxoek. Egitaraua antolatzeko, Soinuenea Fundazioaren, Ugaldetxoko lokaletako kideen eta Oiartzungo Irrien Lagunen laguntza izan dute Ttak-eko kideek. Haurrei eta gurasoei, antolatutako ekimenetan parte hartzeko deia egin [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:egitaraua, ekintza, gabonak, kale, ttak
Bidalita Aisia, Ekitaldiak, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Gabonei begira, truk txapelketa berezia antolatu dute Iturriotzen. Iturri Berri elkartean izango da, etzi, 22:00etan. Ezohikoa izanik, sariak ere bereziak izango direla jakinarazi dute antolatzaileek. Parte hartzeko interesa duten bikoteek lehenago joan beharko dute elkartera, izena eman eta jokatzen lehenbailehen hasteko. Errepeska ere izango dela zehaztu dute.
Irakurri gehiago
Etiketak:berezia, berri, iturri, iturriotz, truk, txapelketa
Bidalita Aisia, Ekitaldiak, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Biharko kale ekintza Arditurrin izango da, 16:00etatik aurrera. Txondorra piztuko dute ordu horretan, eta musika eta gaztain jatea izango dira. Animatzeko deia egin diete 6-12 adin tarteko haur eta gaztetxoei, baita horien gurasoei ere. Ikazkin talde batek egunak daramatza txondorra prestatzen.
Irakurri gehiago
Etiketak:ekintza, kale, txondorra
Bidalita Aisia, Ekitaldiak, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Abaraxka ludotekan, datorren asteko arratsaldeetan, Gabonetako apaingarriak egingo dituzte. 21ean, berriz, San Tomas ospatuko dute.
Irakurri gehiago
Etiketak:abaraxka, apaingarriak, gabonak, san, tomas
Bidalita Aisia, Ekitaldiak, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Txokolate jatea izango da Oiartzunen; abenduaren 2rako entseguak izango dira datorren astean Oiartzungo Irrien Lagunek, parte hartze prozesua egin dute haurrekin azken bi larunbatetan, txikienek zer nolako aisia nahi duten ezagutzeko. Prozesu hori bukatzeko azkeneko saioa bihar egingo dute. 5-12 urteko haurrak eta gaztetxoak Doneztebe plazan elkartuko dira, 17:00etan. Prozesua bukatzeko azken saioan musika, dantza eta txokolate jatea izango dituzte. Bestalde, abenduaren 2an Oarsoaldeko Irrien Lagunak egitasmoaren [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:hartze, haurrak, irrien, lagunak, oiartzun, parte, prozesua
Bidalita Aisia, Ekitaldiak, Euskara, Gizartea, Hezkuntza, Ingurumena, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Abaraxka ludotekan erlaxazio jolasak egingo dituzte bazkideek gaur arratsaldean, begiraleekin batera. Ohi bezala, 16:30etik 19:30era izango dute saioa. Lehen Hezkuntzako 1. mailatik 6. mailara bitarteko haurrak elkartzen dira bertan.
Irakurri gehiago
Etiketak:abaraxka, erlaxazio, jolasak
Bidalita Aisia, Ekitaldiak, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Haurrak 17:00etatik aurrera elkartuko dira, adinka banatuta; pasa den asteko giro ona nabarmendu dute Oiartzungo Irrien Lagunak 5 eta 12 urte arteko haurrekin egiten ari diren parte hartze prozesuaren bigarren saioa bihar egingo dute. 17:00etan elkartuko dira haurrak, pasa den astean bezala, adinka banatuta: 5 urtekoak, Manuel Lekuona Bibliotekan; LH 1 eta 2koak, Haurtzaro Ikastolan; LH 3 eta 4koak, Abaraxka ludotekan; eta LH 5 eta 6koak, udaletxean. Joan den [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:hartze, haurrak, irrien, lagunak, parte, prozesua
Bidalita Aisia, Ekitaldiak, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Abaraxka ludotekako bazkideek txotxongiloak egiteko aukera izango dute gaur, 16:30etik aurrera. Izan ere, begiraleek txotxongilo tailerra antolatu dute.
Irakurri gehiago
Etiketak:abaraxka, tailerra, txotxongilo
Bidalita Aisia, Ekitaldiak, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Oiartzungo Irrien Lagunek haurrekin hiru saioko parte hartze prozesua antolatu dute, Oiartzungo haurrek zer nolako aisia nahi duten jakiteko. Dagoeneko 150 haurrek izena eman dute. Saioak hiru larunbatetan egingo dira, 17:00etan: bihar, 17an eta 24an. Txikienak (5 urtekoak) Manuel Lekuona Bibliotekan elkartuko dira; LH 1. eta 2. mailakoak, Haurtzaro Ikastolan; LH 3. eta 4. mailakoak [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:hartze, haurrak, irrien, lagunak, parte, prozesua
Bidalita Aisia, Deialdiak, Ekitaldiak, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Abaraxka ludotekan kazetaritza tailerra egingo dute bihar arratsaldean, 16:30etik 19:30era. Kazetariak bezala lanean ariko dira bazkideak, monitoreekin batera.
Irakurri gehiago
Etiketak:abaraxka, kazetaritza, tailerra
Bidalita Aisia, Ekitaldiak, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »