Txondorra piztearen festa izango da gaur Arditurrin, 16:00etan. Ondoren, Zuhaitz motzak, bizimodu baten ahotsak dokumentalaren aurkezpena egingo dute. Astebete egongo da piztuta Arditurriko txondorra. Eta honako ekitaldiak izango dira: Hilak 22, 16:00etan. Olentzeroren laguntzaileek ikatza aterako dute: 16:00etan, kalejira Herri Musikaren Txokotik Arditurrirantz (eguraldi txarra eginez gero, 16:30ean Arditurriko aparkalekutik). 17:00etan, Olentzeroren Lagunek prest dagoen ikatza aterako dute, astebetez piztuta egon ondoren. Gaurtik 22ra. Txondorra [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:arditurri, dokumentalak, erakusketa, laguntzaileak, olentzero, txondorra
Bidalita Jaiak, Kultura | Ez dago iruzkinik »
Haurtzaro Ikastolako eta Elizalde Herri Ikastetxeko ikasleak maindirea hartu eta kalez kale ibili ziren atzo San Nikolas Eguna ospatzen. Herritarrek behin eta berriz entzun zuten San Nikolas txikia, gure ganbaran hazia, gure ganbaran zer dago andre Juana Maria dioen kantua. Kantatu eta gero, indarrak hartu zituzten. San Nikolas kantua abestearen truke jendeak mandarinak, intxaurrak eta udazkeneko fruituak bota baitzizkieten balkoietatik.
Irakurri gehiago
Etiketak:elizalde, haurtzaro, nikolas, oiartzun, san
Bidalita Aisia, Gizartea, Hezkuntza, Jaiak, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Santa Barbara Egunaren bigarren aldia egingo dute asteburuan Arditurrin. Santa Barbara meatzarien patroia da. Abenduaren 4a da bere eguna, baina Arditurrin igandean (abenduak 2) ospatuko dute. Egun horretan eskaintza berezia izango da meategietan: oinarrizko bisita 2 euroren truke egin ahal izango dute bisitariek, eta sakoneko bisita 3 euroan, 10:00etatik 14:00etara. Horrez gain, Arditurriko aparkalekutik meategietaraino [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:arditurri, barbara, eguna, santa
Bidalita Jaiak, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Bazkariek, kirol ekitaldiek eta haurrentzako egitarauak izan dute tiradizo gehien Xanistebanetako Jai Batzordeak aurtengo festen balorazio positiboa egin du, eta herriko jaietan eguneko giroa indartzen ari dela uste du. Horren adierazgarri dira, besteak beste, jaietan egiten diren bazkariak: Gazte Egunekoa (400 lagun), arkume jatea (500 lagunetik gora) eta erretiratuena (200 lagun). Antolatu diren kirol ekitaldiak (pilota, sokatira, krosa, idi-demak, herri kirolak…) ere oso arrakastatsuak izan [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:balorazioa, batzordea, jai, xanistebanak
Bidalita Jaiak, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
19:00etan botako dute txupinazoa eta jaiak igandean bukatuko dira; kontzertuak izango dira bihar nagusi an Migel Jaiak, Oiartzungo auzoetako urteko azkenak, Ugaldetxokoak, bihar hasi eta igandera arte ospatuko dituzte. Bihar 19:00etan botako dute txupinazoa eta igandean 20:00ak aldera bukatu da festa. Kontzertuak izango dira auzoan nagusi. Igandean, berriz, jarraitzaile asko dituen goitibeheren txanda izango da. Biharko egitaraua 19:00. Suziria, buruhandiak eta trikitilariak. 19:30. Euskal preso eta iheslarien aldeko kartelada. Ondoren. Afari-merienda. Norberak etxetik eramandakoarekin. [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:jaiak, sanmiguelak, ugaldetxo
Bidalita Jaiak, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Ugaldetxoko jaietako goitibehera jaitsierara animatzeko azken eguna gaur da. Apuntatzeko: ugaldetxokulturtaldea@gmail.com .
Irakurri gehiago
Etiketak:goitibehera, jaitsiera, ugaldetxo
Bidalita Jaiak, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Ugaldetxoko jaiak dira asteburuan, eta horien barruan, Txipitoko maldatik behera, goitibehera jaitsiera egingo dute igande arratsaldean. Animatzen direnek, bihar dute apuntatzeko azkeneko eguna. Amazkar eta Intxixu tabernetan eman daiteke izena, edota ugaldetxokulturtaldea@gmail.com helbidean.
Irakurri gehiago
Etiketak:ematea, goitibehera, izen, jaitsiera, ugaldetxo
Bidalita Jaiak | Ez dago iruzkinik »
Bihar izango da, 12:00etan abiatuko da Txaparretik; gaurko elkarretaratzerako deia ere egin dute Askatasun Jaia izango da bihar herrian, eta Herrirak parte hartzeko deia egin du. 12:00etan Txaparretik hasiko da jaia. Kalejiran, plazaraino joango dira parte hartzaileak. 13:00etan ekitaldia izango da, eta 14:00etan bazkaria. Abeslariak, dantzariak, joaldunak eta bertsolariak izango dira. Bazkarirako txartelak ohiko lekuetan daude salgai, baina bukatzear. Beraz, lehenbailehen erosteko deia egin diete herritarrei. Gaur, elkarretaratzea Bestalde, herri [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:askatasun, elkarretaratzea, herrira, jaia
Bidalita Jaiak, Paperekoa, Politika | Ez dago iruzkinik »
Hernaniri tokatzen zaio aurten Kizki Eguna antolatzea, Astigarraga, Oiartzun eta Goizuetaren ondotik. Kizkiarekin sagarra hartzen 500 pertsonatik gora biltzea da helburua. Igandean ospatuko dute jaia, eta arratsaldean sagardogintzako herri kirolak izango dira. Lau herri lehiatuko dira: Hernani, Astigarraga, Oiartzun eta Goizueta.
Irakurri gehiago
Etiketak:eguna, erronka, hernani, kizki, oiartzun
Bidalita Jaiak, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »