
oarsoaldea
Ikastetxeetan Gorputz Hezkuntza orduak jaisteko proposamena egin du Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak. Zer iruditzen zaizu?
Jasotako botoak: 29
| Ondo | ||
| Gaizki | ||
| Ez zait axola |
Ignazio Harrieta | 2008-03-21 23:36:31
Negargarria da, nola edozein gai jartzen den herri-foro hauetan eztabaidatzeko eta eztabaidarik ez den ikustea. Ehuneko ia laurogeik "gaizki" deritzo ordu-murrizketari eta nehor ez da gauza arrazoi bakar bat bera ere azaltzeko. Hamaika dira "ondo" iritzi diotenak eta oso gutxi dira, hauek ere arrazoirik azaltzeko gauza ez baitira. Beste hamaika dira "ez zait axola" aditzera eman eta gorritu ere egin ez direnak eta hauek asko(egi) dira, horren axolagabeki erantzuteak ez bailuke inor hotz utzi behar. Benetako arazoari, berriz, ez dio nehork heldu nahi eta horiek dira/zarete gehien(egi)ak. Gorputz-hezkuntzak Gipuzkoan askoz ere konpromiso-maila handiagoa behar du, guztion aldetik, ezer izango bada. Juvenalen esakuneari buelta emanda: "Corpore sano in mens sana"
Ignazio Harrieta | 2008-03-02 00:47:25
Gorputz-hezkuntza, soinketa edo nolanahi deitzen zaiola ere, irakasgai horrek ordu-kopurua baino askoz ere arazo larriagoak izan ditu eta ditu, oraindik, Pasaian. Ez da oraingo kontua. Orduen auzi horrek eskolak ematen dituztenengan soilik du eragin handia. Beste muturretik aztertzen hasi beharreko gaia dugu (edo dute, euren haurrak eskolatuta dauzkatenek, guk nozitua baitugu hamabost urtez). Eskolan egiten den gorputz-hezkuntzak ez dio gutxienezko mailari hurrunetik ere heltzen. Eta eskolatik kanpo kalitate handiko kirola egiten dutenei, eskolan, erazgopenak baino ez zaizkie jartzen. Bada nondik heldu arazoari.
Inkestarako edo eztabaidarako gai berriren bat proposatu nahi izanez gero, idatzi oarsoaldea@oarsoaldekohitza.info helbidera.
© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta: oarsoaldea@oarsoaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea,
Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea,
Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.