
oarsoaldea
Petroleoaren prezioaren gorakadagatik garraiolariek hasi duten grebak kezkatzen al zaitu?
Jasotako botoak: 9
| Bai | ||
| Ez | ||
| Ez zait axola |
IGNAZIO HARRIETA | 2008-06-17 02:03:03
Arazo honetan ni kezkatzen nauena azaltzen saiatuko naiz, inorekin ezbaian hasteko asmorik gabe. Kezkatzen nau, izugarri kezkatu ere, nire bizitza osoan (mende erdi beteko dut aurten) lehendabiziko aldiz patronalak deitutako greba ikusi behar izanak. Patronala grebara deitzen?! Hau zer da?! Kezkatzen nau, izugarri kezkatu ere, langileok patronalak deitutako grebari jarraitu diotela ikusi izanak. Sindikatuak existitzen al dira? Kezkatzen nau, izugarri kezkatu ere, hiruzpalau hamarkadatan bikoiztera ere iritsi ez zen gasolio-barrikaren prezioa urtebetean hirukoiztu egin dela eta gorantz jarraitzen duela ikusteak, kontrolgabekeria horrek gure etxeetako sukaldera sartzeko oso denbora laburra behar izango baitu. Kezkatzen nau, izugarri kezkatu ere, hori guztia gertatzen ari den bitartean, gure zilborra beste ezer ez dugula ikusten begien aurrean. Ondo bizi.
Pynki | 2008-06-12 10:44:45
Nik uste dut onura gehien jasotzen dutenak kamioien enpresatako nagusiak direla. Greba honetan beraiek dira tajada haundiena aterako dutenak, kamiolari langileen kalterako beti bezala. Patroiek kamioi gidarien soldatak duinago egin ditzatela!
Aini | 2008-06-11 14:12:17
Bai, grebak kezkatzen nau. Baina ez hainbeste protesta honen ondorioak, zergatiak baizik. Hau da, garraiolarientzako eta arrantzaleentzako (finean, lanerako erregaia ezinbesteko duten guztientzako) ezinezko bihurtzen ari zaie haien jardunarekin jarraitzea. Ez die merezi. Eta, egunoetan ikus daitekeen moduan, haien jarduna ezinbestekoa da gaur egungo gizartean. Administrazioek, berriz, zer egiten dute? Non daude laguntzak? Animoak protestan ari diren guztiei. Lortuko duzue!
ezin ulertu | 2008-06-11 12:23:42
ez dut ulertzen... denak kejatzen gara garestiegi dagoelako gasolina eta gero sekulan baino gehiago erosten dugu! horrela nola jeitsiko dituzte prezioak? nahi duten prezioan saltzen dutela ikusten badute ez dugu ezer lortuko...
Inkestarako edo eztabaidarako gai berriren bat proposatu nahi izanez gero, idatzi oarsoaldea@oarsoaldekohitza.info helbidera.
© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta: oarsoaldea@oarsoaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea,
Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea,
Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.