Edukira joan

Oarsoaldeko Hitza

Oiartzun
2008ko abuztuak 28, Osteguna

;2008-07-24;AZPIEGITURAK. Iturriotzen, biribilgune berria . Oiartzun Aste honetan hasi dituzte lanak, auzoko autobus geltokiaren atzealdean; 2009ko ekainerako bukatuko dute

Iturriotzen, biribilgune berria

Oiartzun Aste honetan hasi dituzte lanak, auzoko autobus geltokiaren atzealdean; 2009ko ekainerako bukatuko dute

g. labandibar

Iturriotzen biribilgunea egiteko lanak hasi dira. Auzoko autobus geltokiaren atzealdean hasi dituzte lehenengo lanak.

Horretarako, bertan zegoen etxola bota dute. Horrez gain, geltokiaren eta errekaren arteko lurrak ere mugitzen hasi dira, tokia egiteko.

2009ko ekainerako, bukatuta

Datorren urteko ekainerako Iturriozko etxebizitzen bigarren promozioa bukatuko dute. Biribilgunea ordurako bukatuta egongo da, baita errepide berria ere.

Lanak Amenabar enpresak egingo ditu, etxebizitzak eraikitzen ari den enpresa berak, urbanizazioaren lanetako bat baita.

Biribilgunea egitearekin batera, beste urbanizazio lan batzuk ere egingo dituzte.

Arau Ordezkatzaileen barruan

Arau Ordezkatzaileen baitan Iturriotz auzorako egindako planeamenduan onartutako lanak dira errepide eta biribilgune berri hauek.

© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea, Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea, Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.