
Errenteriako Musika Kultur Elkartea da uztaileko ON aldizkariko protagonista nagusienetakoa, elkarteak berak 60 urte bete baititu aurten; aldizkaria egunotan iritsiko da harpidedunen etxeetara.
Musika eginez eta gozatuz
iban iza
Zentenarioa kanta etengabe eta nonahi entzun daiteke egun hauetan Errenteria-Oreretan, herria madalenetan bete-betean murgilduta dagoen honetan. Denak dantzan jartzen dituen ereserkia da: haurrak, adinekoak, gaupasazaleak, erraldoiak... Baina Zentenarioa herriko musika bandak interpretatuz gero, Zentenarioa herriko musika bandaren eskutik entzunez gero, une hori hunkigarria da askorentzat.
Eta Errenteriako Musika Kultur Elkartea da, hain zuzen, hil honetako ON aldizkariko protagonista nagusienetakoa. Izan ere, aipaturiko elkarteak 60. urte bete ditu aurten. Hala, erreportaje sakon batean, elkartearen nondik norakoa kontatzen da eskualdeko hilabetekarian: elkartea sortu aurreko musika bandak Errenteria-Oreretan, Errenteriako Musika Kultur Elkartearen bilakaera 60 urte hauetan... Eta guztia, noski, protagonistei hitza emanez: elkarteko lehendakaria, musika bandako partaiderik gazteena eta beteranoena...
Lola Lopez makillatzailea
Musikarekin jarraituta, kontzertuetarako urtarorik aproposenetakoa da uda. Horregatik, kontzertu askotako argazkiak ikus ahal izango dira hil honetako ONen, Klik atalean. Kepa Garro antxotarrak kontzertuetan ateratako argazkiak dira. Eta ederrak bezain indartsuak guztiak.
Uztaileko ONek, halaber, Lola Lopez makillatzaile sanpedrotarrari egindako elkarrizketa dakar. Lopezek Goya saria jaso du aurten, El Orfanato film arrakastatsuan egindako lanarengatik.
Horrez gain, bestelako gaiez beteta dator aldizkaria: iritziak, denbora-pasak, Jose Luis Erkizia Baserri Larrugorritan atalean...
Egunotan banatuko da aldizkaria harpidedunen postontzietara; ohi baino azkarrago, OARSOALDEKO HITZAko langileek oporrak hartuko dituztelako aste honetan. Etxean jasotzeko: 943 304 346.
deialdiak
1978ko kintoen bazkaria
OIARTZUN, - 2008-06-13
© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta: oarsoaldea@oarsoaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea,
Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea,
Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.