
Zinealdeako egoitzak eraikitzen hasi dira
Zinema Irailean lanak hastekoak zirela jakinarazi bazuten ere, garabiak azken egunetan jarri dira martxan
erredakzioa
Iragarritakoa baino hiru aste beranduago, baina dagoeneko makinak ikus daitezke Zinealdea eraikiko duten orubean lanean. Lanak irailaren 10ean hasiko zirela jakitera eman zuten proiektuaren sustatzaileek, baina azken egun hauek arte ez da makinarik eta mugimendurik izan Lintzirin Gainan.
Abando enpresako langileak eta garabiak ari dira lanak aurrera eramaten. Iazko urrian, duela urtebete, hasi ziren lehen lanak egiten, lurrak mugituz. Orain, eraikinak egiteko lanak hasi dituzte. Guztira, ia 80.000 metro koadro eraikiko dituzte Lintzirin Gainan.
Azken asteetan emandako informazioaren baitan, dagoeneko hitzarmen batzuk sinatu dituzte Zinealdeara hainbat enpresa ezar daitezen. Papaye Frantziako ekoizpen-etxea izango da horietako bat. Duela pare bat aste sinatu zuten hitzarmena Zinealdeako arduraduneki. Izan ere, Donostiako Zinemaldia, iraila bukaeran, baliatu zuten hitzarmen hori sinatzeko Papayek, Elebi komunikazio taldeak eta Murtziako Nomadas ekoizpen etxeak.
2009ko maiatzerako, egina
Zinealdea azpiegitura eraikitzeko lanak hasieratik atzerapenarekin hasi dira. Ondorioz, ikus-entzunezkoen gunea izango dena ere beranduago hasiko da martxan.
Hasiera batean, 2007. urterako martxan egotea aurreikusi zuten proiektuaren sustatzaileek, baina hainbat arazo tarteko, ezin izan dute egitasmoaren eraikinak orain arte egiten hasi. Orain, 2009aren erdialderako lanak bukatuta eduki nahi dituztela esan dute; maiatzerako, hain zuzen ere.
deialdiak
Ate irekien eguna
OIARTZUN, Auzokalte Elkartean - 2008-11-22
Musika
Kontzertua
OIARTZUN, Kontzejupean - 2008-11-23
© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta: oarsoaldea@oarsoaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea,
Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea,
Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.