Edukira joan

Oarsoaldeko Hitza

Oiartzun
2008ko azaroak 22, Larunbata

;2008-10-11;EUSKARA. Ttur-tturren eskutik VII. Udazken Jaia izango da datorren ostiraletik igandera. Euskara Euskaltzaleon Bilguneak sei urte betetzen ditu aurtengo udazkenean; urteurrena herritar guztiekin ospatu nahi dute

Ttur-tturren eskutik VII. Udazken Jaia izango da datorren ostiraletik igandera

Euskara Euskaltzaleon Bilguneak sei urte betetzen ditu aurtengo udazkenean; urteurrena herritar guztiekin ospatu nahi dute

n. vega

Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilguneak VII. Udazken Jaia antolatu du datorren astebururako. Dagoeneko sei urte pasatu dira Ttur-ttur sortu zutenetik, eta urteurrena herritar guztiekin ospatu nahi dute. Horrez gain, haur, gazte, zein heldueei egiten duten lanaren berri emateko aprobetxatuko dute: «Oiartzunen euskalgintza bizirik dagoela erakusteko eta oiartzuarrak euskararen alde lanean aritzera animatzeko».

«Oraindik egoitzarik gabe»

Ttur-tturrek, bestalde, eskaera bat plazaratu du: «Azken urteetako eskaera bertsua, lan egiteko toki egokirik gabe jarraitzen dugula». Taldea eta lan zama handitzen ari dela diote, eta hurrengo ikasturterako Fermiñene prest egotea espero dute.

############

egitaraua

Hilak 17, ostirala

19:30ean. Asisko Urmenetaren umore hitzaldia, udaletxeko pleno aretoan: Como aprender a hablar euskera en 40 años y un dia facilmente. Euskaraz izango da, bereziki euskaldun berriei eta euskaraz ikasten ari direnei zuzendua. Euskaldun zaharrak ere ongietorriak izango direla nabarmendu dute antolatzaileek.

Hilak 18, larunbata

19:00etan. Euskeran Itotiyak-en Itoti bat gutxiyo diskaren aurkezpena eta erakustaldia izango dira, Kontzejupean. Aurkezpenean, 14 taldek abestuko dute.

23:00etan. Laket taldearekin dantzaldia izango da Kontzejupean.

Hilak 19, igandea

17:00etan. Lur Kortaren ipuin-kontaketa izango da , udaletxeko pleno aretoan. Aurora beti polita ipuina kontatuko du 4 urtetik gorako haurrentzat.

############

Agenda

antzerkia

'Enkantatua' antzezlana
OIARTZUN, Udaletxeko areto nagusian - 2008-11-22

deialdiak

Inauteriei buruzko bilera
OIARTZUN, Manuel Lekuona Bibliotekan - 2008-11-22

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea, Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea, Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.