
Oiartzungo V. Garagardo Azoka hasi zen herenegun. Hamarnaka pertsona agertu ziren bertara. Jan, edan eta hitz egin. Ondo pasatzeko hiru arauak. Gaur eta bihar oraindik badago aukera.
Garagardoa burura igoko ote?
nagore vega
Garagardoa burura igotzen dela zioen abesti batek. Atzo eta gaur goizean batek baino gehiago izango du hori gogoan, Oiartzungo V. Garagardo Azokan dauden garagardo mota ezberdinak dastatu ondoren. Oraindik, gaur eta bihar dago aukera garagardo beltz, argi, gozo eta mikatzak probatzeko.
Baina dena ez da edaria. Nola antolatu azoka jatekorik gabe? Garagardo azokan ukondoa, oilaskoa... badaude. Barrendik bustitzeko tripa ondo betetzea ere garrantzitsua da.
Azkenik, ondo pasatzeko hirugarren elementua ere badago Garagardo Azokan: tertulia on bat. Lagunekin mahai baten bueltan goxo bildu eta hitz egin. Musika badago, askoz hobe.
Hori dena bizitu nahi duenak gaur eta bihar badu aukera. 19:30etatik aurrera, Oiartzungo plazara hurbiltzea besterik ez du egin behar. On egin!
deialdiak
Mendibururi buruzko erakusketa
OIARTZUN, Udaletxeko areto nagusian - 2008-11-21
Musika
Kontzertua
OIARTZUN, Iurritan - 2008-11-22
© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta: oarsoaldea@oarsoaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea,
Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea,
Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.