Oiartzun Irratiko Kirolez blai! saioan futboleko denboraldi hasieraz ariko dira gaur: Espainiako ligaz eta Gipuzkoako Ohorezko Erregionalaz. Lau gonbidatu izango ditu Joxe Migel Lopez kirol esatariak: David Zurutuza eta Asier Illaramendi Realeko jokalariak, eta OKE Oiartzun Kirol Elkarteko Ohorezko Erregional Mailako jokalari Beñat Apaolaza eta Unai Arbelaitz. Saioa 13:15ean emitituko dute FM107an, eta 20:30ean errepikatuko dute.
Irakurri gehiago








