Mezuak etiketatuta ‘ bertsolari ’

GPuntuko finalaren atarian daude Alaia eta Jon Martin

2011/12/15
Nork
GPuntuko finalaren atarian daude Alaia eta Jon Martin

Igande arratsaldean jokatuko dute Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finala, Donostiako Illunben Igandea. Abenduak 18. Donostiako Illunbe zezen plaza. Arratsaldea. 16:30ak. Aretoa jendez lepo, eta zortzi bertsolari taula gainean. Horietatik bi oiartzuarrak: Alaia eta Jon Martin anai-arrebak. Urruti zegoela zirudien arren, gainean dute GPuntua Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finala. Honako bertsolariak izango dituzte kontrario: Jexux Mari Irazu, Beñat Gaztelumendi, Iñaki Apalategi, Aitor Sarriegi, Unai Agirre eta Agin Rezola. [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , ,
Bidalita Bertsolaritza, Ekitaldiak, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

GPuntuko finalerako sarrerak, salgai

2011/12/08
Nork

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako (GPuntuko) finala hilaren 18an jokatuko dute, Donostiako Illunben, 16:30etik aurrera. Bertara joan nahi duenak jada eskuragarri ditu sarrerak. Oarso Bidasoko taberna hautan eros daitezke sarrera horiek: Arkaitzan (Errenteria-Orereta), Amazkarren (Oiartzun), Mimosen (Pasai Antxo), Lezoko Tiñelun eta Irungo Sunbilla tabernan. 18 euro balio dute. Hala ere, bazkide direnek 12 euro ordaindu behar dituzte. [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Kultura, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Bideoa: Alaia Martin Arrasateko finalaurrekoan

2011/12/05
Nork

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , ,
Bidalita Kultura | Ez dago iruzkinik »

Alaia Martin eta Jon Martin finalera pasatu dira

2011/12/05
Nork

Hilaren 18an jokatuko dute Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finala Donostiako Illunben. Zortzi bertsolari sailkatu dira egun horretan lehiatzeko, tartean, Alaia eta Jon Martin anai-arreba oiartzuarrak. Atzo Hernaniko Galarreta pilotalekuan jokatu zuten saioarekin bukatu da finalaurrekoetako fasea. Hiru saio jokatu ostean, abestu duten 18 bertsolarietatik 8 pasatu dira final handira: Jexux Mari Irazu: 496.5 puntu. Aitor Sarriegi: [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , ,
Bidalita Kultura, Nabarmenak | Ez dago iruzkinik »

Jon Martinek etzi jokatuko du finalaurrekoa

2011/12/02
Nork

Jon Martin bertsolariak etzi jokatuko du Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finalaurrekoa. 17:30ean izango da, Hernaniko Galarretan. Sarrerak hemen eros daitezke. Gipuzkoako Bertsolari Txapelektako azkeneko finalaurrekoa izango da. Igande arratsaldean erabakiko da zein bertsolari pasatuko diren hilaren 18ko finalera. Alaia Martinek pasa den asteburuan jokatu zuten finalaurrekoa, eta puntuen zain dago aurrera egingo duen edo ez jakiteko.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Kultura | Ez dago iruzkinik »

Puntuek erabakiko dute Alaia Martinen bidea

2011/11/29
Nork

Gpuntua Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako Arrasateko finalaurrekoa jokatu zuen larunbatean Alaia Martin bertsolariak. Saioa jokatu ondoren, puntu gehien bildu eta finalerako txartela lortu zuen bertsolaria Beñat Gaztelumendi izan zen. Hurrenez hurren, beste bertsolariak Agin Rezola, Alaia Martin, Felix Zubia, Iker Zubeldia eta Iban Urdangarin izan ziren. Horiek beste bi finalerdietara begira egon beharko dute. Bigarren finalaurrekoa [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Kultura, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Alaia Martin, puntuei begira

2011/11/28
Nork

Herenegun jokatu zuen Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako lehen finalaurrekoa Arrasaten. Bertan, Beñat Gaztelumendik lortu zuen zuzenean finalerako txartela. Gainontzeko bertsolariek beste finalaurrekoen zain, pasatuko diren edo ez jakiteko. Bigarren finalaurrekoa atzo jokatu zuten, eta hirugarrena eta azkena larunbatean jokatuko dute. Finala abenduaren 18an izango da, Donostiako Illunben.  

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Kultura | Ez dago iruzkinik »

Finalaurrekoa jokatuko du Alaia Martinek bihar

2011/11/25
Nork

Arrasaten eta Tolosan jokatuko dituzte asteburuan Gpuntua 2011ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finalaurrekoeta lehenengo bi saioak. Bihar, Arrasateko Uarkape pilotalekuan izango da lehenengo zita 17:30ean, eta bertan lehiatuko da Alaia Martin. Beñat Gaztelumendi, Agin Rezola, Felix Zubia, Iban Urdangarin eta Iker Zubeldia izango ditu kontrario. Gai jartzaile lanetan Egoitz Aizpuru ariko da. Sarrerak erosteko aukera izango [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Kultura, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Bideoa: Arkaitz Oiartzabal ‘Xamoa’, Azpeitiko final-laurdenean

2011/11/10
Nork

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , ,
Bidalita Kultura | Ez dago iruzkinik »

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finalerako sarrerak eros daitezke

2011/11/10
Nork

Gpuntuko  Talde Antolatzaileak jakinarazi duenez, abenduaren 18an Donostiako Illunbe zezen-plazan jokatuko den final handirako sarrerak salgai jarri ditu jada Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak. Hiru aukera izango dituzte bertsozaleek sarrerok erosteko: Internetez: Txapelketako webguneko sarreren atalean . Gipuzkoako hainbat herritako ohiko saltokietan : saltoki hauetan sarrera arruntak soilik salduko dira (bazkide eta gaztetxoek Internetez erosi beharko dute). Saioetan: azaroaren 26tik abenduaren 4ra jokatuko diren [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Kultura | Ez dago iruzkinik »

Gaurko eskaintza
argazkia
Multiaventuras Trenti
25,00 €

deskontua

%54

Facebook

Blogak

Berriketan.info

Viewing item 1 to 3 (of 3 items)