Mezuak etiketatuta ‘ girizia ’

Aiako Harrira joango dira mendizaleak, Urte Berri Egunean

2012/12/20
Nork

Giriziak, ohi bezala, mendi irteera antolatu du urteko lehen egunerako. Mendizaleak, Aiako Harrira joango dira 2013ko Urte Berri Egunean. 08:30ean aterako dira animatzen direnak Doneztebe plazatik. Eta 09:00etan ere izango da aukera haiekin elkartzeko Elurretxen. 10:00etatik aurrera, salda beroa eta pintxoak eskainiko dituzte, Ama Birjinaren kobazuloan. Herritarrei animatzeko deia egin diete.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , ,
Bidalita Ekitaldiak, Irteerak | Ez dago iruzkinik »

XXVI. Mendi Jardunaldietan, bideoak, diapositibak eta mendi irteera uztartu dituzte

2012/11/21
Nork
XXVI. Mendi Jardunaldietan, bideoak, diapositibak eta mendi irteera uztartu dituzte

Giriziak antolatutako ekitaldiak gaur hasiko dira; bihar eta etzi ere izango dira, eta igandean, irteera Aurten, 26. aldiz antolatu du Giriziak mendi astea. Gaur hasiko dira Mendi Jardunaldietako ekitaldiak, eta igandera arte iraungo dute. Astean zehar (gaur, bihar eta etzi), diapositiba eta bideo emanaldiak izango dira udaletxeko areto nagusian. Gaurko eta biharko saioak 20:00etan hasiko dira, eta etzikoa, berriz, 20:30ean. Igandean, ordea, irteera egingo dute mendizaleek, astea mendian bukatzeko. 06:30ean [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Kirola, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Eskalatzaile onenak, etxekoak

2012/11/20
Nork
Eskalatzaile onenak, etxekoak

Oiartzungo Iratz Inziarte eta Hondarribiko Mikel Larrañaga eta izan dira txapeldunak Oiartzunen Oiartzungo XII. Herri Eskalada Txapelketa jokatu zuten larunbatean, Elorsoro kiroldegian. 92 parte hartzaile izan ziren, eta kategoria nagusietan, Oarsoaldea eta Bidasoa eskualdeetakoak izan ziren onenak: Hondarribiako Lander Larrañaga eta Oiartzungo Iratz Inziarte. 92 parte hartzaileak Euskal Herriko hainbat txokotatik iritsi ziren larunbat goizean herrira. Finalerdiak jokatu zituzten eguerdira arte. Parte hartzaile bakoitzak, bi bide aukeratu [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Kirola, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

XXVI. Mendi Jardunaldiak antolatu ditu Giriziak

2012/11/19
Nork

Etzi hasi eta igandera arte, XXVI. Mendi Jardunaldiak izango dira herrian, Giriziaren eskutik. Astean zehar, diapositiba eta bideo emanaldiak izango dira udaletxeko areto nagusian, 20:00etan (ostiralean 20,30ean). Igandean, berriz, irteera egingo dute. Hauxe da egitaraua: Etzi, asteazkena, hilaren 21a: Arroketatik igoeren bila , Mikel Ajuriaren eskutik. Etzidamu, osteguna, hilaren 22a: Iran. Topikoen aurkako bidaia , Asier Aranzabal eta Mila Gallastegiren eskutik. Ostirala, hilaren 23a: Nextime Inhala , Aletx Txikonen eskutik. Igandea, hilaren 25a. Negu Festa: Kodeseko monasterioa, Ioar (1.414 metro) [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Ekitaldiak, Irteerak | Ez dago iruzkinik »

Oiartzungo XII. Herri Eskalada Txapelketa jokatuko dute etzi Elorsoron

2012/11/15
Nork

10:00ak arte da izena emateko tartea; sailkapenak goizean eta finalak arratsaldean jokatuko dituzte 10:00etan hasiko dira Oiartzungo XII. Herri Eskalada Txapelketa jokatzen etzi, Elorsoro kiroldegian. Egun osoko txapelketa antolatu du, beste behin, Giriziaren barruan dagoen Oiartzungo Eskalada Taldeak, udalaren laguntzarekin. Bi zati izango ditu lehiak: sailkapen fasea eta finala. 10:00etan hasiko dira sailkapen fasea jokatzen. Parte hartzaile bakoitzak maila ezberdineko zazpi bideren artean, bi aukeratu behar ditu. Maila [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Ekitaldiak, Kirola, Lehiaketak, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Eskalada txapelketa, larunbatean

2012/11/14
Nork

Oiartzungo XII. Herri Eskalada Txapelketa izango da etzi Elorsoron, Giriziaren barruko Oiartzungo Eskalada Taldeak antolatuta. 09:00etatik 10:00etara eman beharko da izena. 10:00etan hasiko dira sailkapen faseak, eta 16:30ean finalak. Haurrek 5 euro ordaindu behar dituzte parte hartzeko, eta helduek 10. Hala ere, dudaren bat dutenek, edo informazio gehiago nahi dutenek, eskalada taldearekin jar daitezke harremanetan, [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Kirola | Ez dago iruzkinik »

Eskolarteko XXV. Mendi Lehiaketa, igandean, Giriziaren eskutik

2012/10/18
Nork

Gipuzkoako ikastetxeetako neska-mutilek gaur dute izena emateko azken eguna Eskolarteko XXV. Mendi Lehiaketa-Finalistaren Eguna egingo dute igandean herrian. Gipuzkoako ikastetxeetako neska-mutil guztiek har dezakete parte. Giriziak antolatu du. Interesa duten ikastetxeek eta ikasleek, gaur dute izena emateko azken eguna. Horretarako bi modu dituzte: mezu bat idaztea euren datuekin girizimendi@gmail.com helbidera, edo 943 49 11 33 zenbakira deitzea. Gurasoek ere parte har dezakete, baina beste ibilbide [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , ,
Bidalita Kirola, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

BTT Maratoia: argazki gehiago

2012/10/11
Nork

Aiako Harriko BTT Maratoiko antolatzaileek argazki gehiago igo dituzte Giriziaren webgunera . Gainera, jakinarazi dute, laster igoko dituztela gehiago.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Kirola | Ez dago iruzkinik »

Irteera antolatu du Giriziak Astunera, hilaren 22 eta 23 rako

2012/09/04
Nork
Irteera antolatu du Giriziak Astunera, hilaren 22 eta 23 rako

Astun, Pic des Moines, Regufe D’Ayous, Pic D’Ayous, Chemin de La Mature eta Pont de Cebera pasatuko dituzte Oporrak baino lehen bertan behera gelditu zen Giriziak antolatutako asteburupasa, baina dagoeneko antolatu du hurrengoa. Mendizaleak Astunera (Huesca) joango dira hilaren 22an eta 23an. Hilaren 22an (larunbata), 15:30ean aterako dira Haurtzaro Ikastolako aparkalekutik, eta Astunera joango dira. Bertan, El Aguila izeneko aterpean pasatuko dute gaua. Hilaren 23an (igandea), berriz, irteera egingo dute: Astun, Pic des [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Ekitaldiak, Irteerak, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Txirrinda martxa antolatzeko bilera irekia, bihar goizean

2012/09/04
Nork

Irailaren 16rako (igandea) bizikleta martxa antolatzen ari da Oiartzungo Udala, herriko bi zikloturista elkarteekin batera (Girizia eta Lartaun). Dagoeneko txirrinda martxaren inguruko gauza gehienak zehaztuta badaude ere, gaur bilera irekirako deia egin dute, «azpiegiturei dagozkien gainerako gauzak antolatzeko». Udaletxeko areto nagusian izango da bilera, 09:00etan.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , ,
Bidalita Bilerak, Ekitaldiak | Ez dago iruzkinik »

Gaurko eskaintza
argazkia
mixikua.com
50,00 €

deskontua

%16

Facebook

Blogak

Berriketan.info

Viewing item 1 to 3 (of 3 items)