Aurten, beste hainbat berritasunen artean, beste berezitasun bat ere badu Abaraxka ludotekak: urtebetetze ospakizunak egingo dituzte. Hileko azken ostiralean, hilabete horretan urteak bete dituzten bazkideen urtebetetze festa egingo dute, tarta eta jolasekin. Bihar izango da lehen ospakizuna egingo duten eguna. 16:30etik aurrera ospatuko dute urrian urteak bete dituztenen festa.
Irakurri gehiago
Etiketak:abaraxka, ludoteka, ospakizuna, urtebetetzeak
Bidalita Aisia, Ekitaldiak, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Haurrek eta gurasoek ezagutu ahal izango dute; aurten bazkideek ez dute bazkide kuota ordaindu beharko Abaraxka ludotekak ateak irekiko ditu hilaren 24tik 28ra. Ludoteka barrendik ezagutzeko aukera izango dute Lehen Hezkuntzako 1. mailatik 6. maila bitarteko haurrek, baita horien gurasoek ere. Ateak zabaldu ondoren, urriaren 1ean hasiko dute ikasturtea ludotekan. Bertako ekintzetan parte hartu nahi dutenek bazkide izan beharko dute data horretatik aurrera. Aurten berezitasun bat izango du bazkidetzak, ordea: [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:abaraxka, ate, irekiak, ludoteka
Bidalita Aisia, Hezkuntza, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Bilera irekia da, egitasmoan parte hartzeko prest dauden guztientzat; 18:00etan jarri dute hitzordua Irrien Lagunak Oarsoaldean egitasmoaren harira, bilera egingo dute bihar herrian. Abaraxka ludotekan izango da, 18:00etan (ez Manuel Lekuona Bibliotekan, hasieran adostu bezala). Irrien Lagunak Oarsoaldean egitasmoak eskualdeko lau herrietan haurrentzako aisia eskaintza euskaldun, herrikoia eta parte hartzailea sustatu nahi du. Hala, parte hartzeko prest dauden guztiak gonbidatuta daude bilerara.
Irakurri gehiago
Etiketak:abaraxka, bilera, irrine, lagunak, ludoteka, oarsoaldean
Bidalita Bilerak, Ekitaldiak, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Abaraxka Udal Ludotekan musika jolasak egingo dituzte bihar arratsaldean. Ohiko ordutegian, 16:30etik 19:30era egingo dituzte jolasak Abaraxkako bazkideek eta begiraleek.
Irakurri gehiago
Etiketak:abaraxka, jolasak, ludoteka, musika
Bidalita Aisia, Ekitaldiak, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Abaraxka Udal Ludotekan eskaiolazko karetak egingo dituzte gaur arratsaldean, Ttirukik antolatuta (Ttiruki da ludotekaren arduraduna). 16:30etik 19:30era dago irekita Abaraxka, eta bertako bazkideek eskaiolarekin gozatzeko aukera izango dute. Ludotekari buruzko informazio gehiago Gazte Informazio Bulegoan (Mendiburu kalea, 5) eska dezakete interesa dutenek.
Irakurri gehiago
Etiketak:abaraxka, eskaiolazko, karetak, ludoteka
Bidalita Aisia, Ekitaldiak, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Gaur, Abaraxka ludoteka 16:30etik 18:30era egongo da irekita. Ohi baino ordubete lehenago itxiko dute, intxixu eta sorginen festa dela eta.
Irakurri gehiago
Etiketak:abaraxka, ihote, itxiera, ludoteka
Bidalita Aisia, Ekitaldiak, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Zinemaren txanda izango da da bihar Abaraxka Udal Ludotekan. 16:30etik 19:30era izango dute zinemaz gozatzeko aukera haurrek. Arratsaldero zerbait ezberdina antolatzen saiatzen dira ludotekako arduradunak.
Irakurri gehiago
Etiketak:abaraxka, ludoteka, zinema
Bidalita Aisia, Ekitaldiak, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Abaraxka ludotekak matrikula epea ireki du. Aste honetatik aurrera, ikasturtean zehar ludoteka zerbitzua erabili nahi duten LHko ikasle oiartzuarrek izena emateko aukera dute Gazte Informazio Bulegoan (Mendiburu kalea, 5; 943 491105 telefono zenbakian edo gazteinfo[abildua]oiartzun.org helbidean). Ikasturte osoko kuota 33 euro izango da. Prezio horretan, ikasturte honetan Abaraxka ludotekaren zerbitzuak erabili ahal izango dituzte izena ematen [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:abaraxka, ludoteka, matrikula
Bidalita Aisia, Hezkuntza | Ez dago iruzkinik »
Abaraxka ludotekak azken festa antolatu du ekainaren 10erako. Egun horretarako, 17:00etatik 19:00etara, herri olinpiar jokoak antolatu ditu Ttirukik, sei eta hamabi urte arteko haurrentzat. Herri kirolak, ur jolasak eta lasterketa antolatu dituzte ikasturteari bukaera emateko. Parte-hartzaile guztientzako askaria eta sorpresa izango direla ere jakinarazi dute ludotekatik. Jokoetan parte hartzeko, aurretik izena eman beharko dute haurrek. [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:abaraxka, azken festa, jolasak, ludoteka, olinpiar jokoak, ttiruki
Bidalita Bestelakoak, Ekitaldiak | Ez dago iruzkinik »
Abaraxk Udal Ludotekan telebista jolasetan ariko dira gaur, 16:30etik aurrera.
Irakurri gehiago
Etiketak:abaraxka, ludoteka, telebista jolasak
Bidalita Aisia, Bestelakoak, Ekitaldiak | Ez dago iruzkinik »