Udaberri Txapelketaren barruan, Gazteleku baino gehiago izan zen Oiarpeko bikotea joan den asteburuan. Haurren binakako lehian, Imanol Ugalde eta Ekain Etxeberria oiartzuarrek 18-10 irabazi zieten Gaztelekuko bikotea osatzen duten Imanol Usandizagari eta Ander Elolari.
Irakurri gehiago
Etiketak:oiarpe, pilota, txapelketa, udaberri
Bidalita Kirola, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Edalontziak eta pintxoak lau euroko prezioa izango dute; Kataxulon kontzertuak izango dira gauean 2012ko Udaberri Jaia edo, bestela esanda, XXIII. Sagardo Eguna antolatu dute AEK euskaltegiak eta herriko elkarteetako zenbait lagunek etzirako. Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilguneak egingo du lehenengo txotxa. Sagardo ugari dastatzeko aukera izango da, 17:55etik aurrera, baina aurretik ere izango dira beste ekimen batzuk. 16:30ean, Oiartzungo II. Grafiti Topaketa egingo dute gazteek, Elorsoro kiroldegiko atzeko aparkalekuan, eta [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:aek, eguna, jaia, kataxulo, sagardo, ttur, udaberri
Bidalita Ekitaldiak, Jaiak, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Igandean, Hernaniko kiroldegian Gimnastika Erritmikoko Udaberriko Txapelketako finala jokatu zuten. Txapelketa horretan Oiartzun Tximeleta kadete taldeak lehenengo postua lortu zuen eta Intxaurrondo Tximeleta taldeak bigarrena. Antolatzaileen arabera, «talde guztien lana oso ona izan zen eta txapelketa oso dibertigarria».
Irakurri gehiago
Etiketak:erritmikoa, gimnastika, oiartzun, txapelketa, udaberri
Bidalita Kirola, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Joan den larunbaterako, bi kontzertu antolatuta zituen Soinuenea Fundazioak (Herri Musikaren Txokoak), Udaberriko Kontzertu gisa. Azken orduko arazo batzuk medio, atzeratu egin behar izan dituzte. Ekainaren 2an izango dira. 12:00etan xirolarrua ezagutzeko kontzertua izango da, haurrentzat. 18:30ean, xirolarru kontzertua. Biak Herri Musikaren Txokoan izango dira.
Irakurri gehiago
Etiketak:herri, kontzertua, musikaren, txokoa, udaberri, xirolarrua
Bidalita Ekitaldiak, Musika, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Pasa den larunbat arratsaldean, Haur Mailako Udaberriko Kenpo Jaialdia egin zuten Honbu Japoniar Zentro Kulturalean. Haurrek, hainbat kata eta teknika erakutsi zizkieten bertaratu ziren ikusleei. Honbuk adierazi duenez, jaialdia arrakastatsua izan zen, eta eskerrak eman dizkie antolatzaileei, gurasoei eta ikasleei, egindako lanagatik eta erakutsitako jarreragatik.
Irakurri gehiago
Etiketak:haur, honbu, jaialdia, kenpo, udaberri
Bidalita Kirola, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Tximeleta elkartekoak oso pozik daude, elkarteko gimnastek emaitzak onak lortu dituztelako Udaberriko Torneoan. Pasa den igandean jokatu zuten Elorsoro kiroldegian, eta Oiartzungo Tximeletako kideek bigarren postua eskuratu zuten kadeteetan.
Irakurri gehiago
Etiketak:erritmikoa, gimnastika, oiartzun, torneoa, tximeleta, udaberri
Bidalita Kirola | Ez dago iruzkinik »
Gipuzkoako taldean lehiatuko dira; oraingoz bi partida galdu dituzte, bata frontoian eta bestea trinketean Gipuzkoarekin GRAVN txapelketa sonatua jokatzeko aukeratu dituzte Oiarpeko sei pilotari. Bat frontoirako, eta beste bost trinketerako. Pasa den asteburuan jokatu zituzten lehen partidak. Ander Imazek frontoian jokatu zuen Nafarroaren kontra, eta ez zuen garaipena lortzerik izan (Imazek eta Labakak 9-22 galdu zuten Nafarroako bikotearen kontra). Andoni Ugaldek ere parte hartu du lehian, trinketean, eta horrek [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:gipuzkoa, gravn, oiarpe, pilota, udaberri
Bidalita Kirola, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Euskal Herrian kenpoa praktikatzen duten 12 urtetik beherako haurrek, Udaberriko Kenpo Jaialdian parte hartuko dute etzi, 16:00etan, Honbu Japoniar Zentro Kulturalean. Katak egingo dituzte, eta teknikak erakutsiko dituzte.
Irakurri gehiago
Etiketak:haurrak, honbu, jaialdia, kenpo, udaberri
Bidalita Kirola, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
GIPUZKOAKO HAURREN TXAPELKETA Oiarpe-Añorga: 16-18. Oiarpe-Alde Zaharra: 18-15. ELGETAKO LAU T’ERDIKO TXAPELKETA Olarra (Oiarpe)-Calleja: 22-17. GRAVN TXAPELKETA, FRONTOIAN (Oiarpeko sei pilotari ari dira) Labaka (Aurrera Saiaz)-Imaz (Oiarpe, Gipuzkoa)/Olano-Lasa (Nafarroa): 9-22. GRAVN TXAPELKETA, TRINKETEAN Ugalde (Oiarpe)-Lizaso (Urnieta)/Nafarroa: 38-40.
Irakurri gehiago
Etiketak:elgeta, emaitzak, gipuzkoa, gravn, pilota, udaberri
Bidalita Kirola | Ez dago iruzkinik »
Igande goizean, hilaren 11n, Udaberriko Torneoa egingo dute Elorsoro kiroldegian, Tximeleta taldeak antolatuta. Gipuzkoako gimnastika erritmikoko federazioarekin batera antolatutakoa da torneoa, eta Gipuzkoako hainbat herritako alebinek, infatilek eta kadeteek parte hartuko dute.
Irakurri gehiago
Etiketak:erritmikoa, gimnastika, torneoa, tximeleta, udaberri
Bidalita Ekitaldiak, Lehiaketak, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »