Mezuak etiketatuta ‘ udalbatzarra ’

2013rako aurrekontuak onartu dituzte behin-behinean

2012/12/21
Nork

2013rako aurrekontuak onartu zituen atzo Udalbatzak, Bilduren aldeko botoekin. EAJk kontra bozkatu zuen (Hamaikabat!eko zinegotzia ez zen egon udalbatzarrean). Hala ere, behin-behinekoak dira aurrekontu horiek, eta jendaurrean jarri dituzte. EAJren izenean Mikel Idiazabalek kritika egin zuen, “2012an inbertsioetako partida apenas” ukitu dela. Aiora Perez de San Roman alkateak erantzun zion: “Inbertsio batzuk atzeratu egin ditugu, [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Nabarmenak, Udala | Ez dago iruzkinik »

Bihar egingo dute abenduko udalbatzarra

2012/12/19
Nork

Gaur beharrean, bihar egingo dute abenduko ohiko udalbatzarra, 19:00etan, udaletxeko areto nagusian. Besteak beste, 2013ko Udal Zerga Ordenantzak behin betiko onartzea aztertuko dute zinegotziek, eta 2013 urteko aurrekontu orokorra behin-behinean onartzea. Guztira 11 puntu jorratuko dituzte. Gai zerrenda osoa hemen kontsulta daiteke.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Paperekoa, Udala | Ez dago iruzkinik »

Abenduko udalbatzarra, etzi

2012/12/18
Nork

Ostegunean, hilak 20, abenduko ohiko udalbatzarra izango da. 11 puntuko gai-zerrenda landuko dute zinegotziek: Aurreko batzarraldiko aktaren onarpena. Behin-behineko langileria izaerako Alkatetzako Aholkulari izendapena bertan behera uztea. Behin-behineko langileria izaeraz lanaldi erdiz izendaturiko Alkateordea egun osorako izendatzea. 2013ko Udal Zerga Ordenantzen behin betiko onarpena. 2013 urteko Aurrekontu Orokorarren behin-behineko onarpena. Udalaren jabegoko mendietan larrean aritzea [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Udala | Iruzkin bat »

Etxe kaleratzeak gelditzeko eskatu du udalak

2012/11/29
Nork

Etxe kaleratzeak bertan behera uzteko exijitu du udalak. Atzoko udalbatzarrean, azarokoan, mozioa aurkeztu zuen Bilduk gaiaren harira, eta aurrera atera zen gobernu taldeko zazpi kideren aldeko botoekin. EAJ eta H1! abstenitu egin ziren. Mozioarekin batera, hainbat konpromiso hartu ditu udalak: legedia aldatzeko exijitu du; alokairuetan ematen diren etxegabetzeak ere bertan behera uzteko eskatu du; kreditu [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , ,
Bidalita Ekonomia, Gizartea, Udala | Ez dago iruzkinik »

Etxe kaleratzeak landuko dituzte gaurko plenoan

2012/11/28
Nork

Bilduk etxe kaleratzeei buruz aurkeztutako mozioa landuko dute zinegotziek gaur, 19:00etatik aurrera, udaletxeko areto nagusian. Horrez gain, beste hamabi puntu landuko dituzte Udalbatzako kideek. Gai zerrenda hemen dago.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , ,
Bidalita Paperekoa, Udala | Ez dago iruzkinik »

Azaroko udalbatzarrean etxegabetzeak landuko dituzte

2012/11/26
Nork

Etzi izango da,19:00etan, udaletxeko areto nagusian. Hauxe da gai zerrenda: Aurreko batzarraldietako akten onarpena. Etxegabetzeen egoera larriaren aurrean Bilduk aurkeztutako mozioa . Behemendi elkartean udal ordezkaria aldatzeko proposamena. Oiartzngo Udala eta Eusko Jaurlaritzaren arteko Arragua auzoko ARR-1B eremuko hirigintza hitzarmenaren behin betiko onarpena. Naturgas SAU-k aurkeztutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren inguruko akordioa. Fermiñene eraberritzeko 2. faseko lanei dagokien [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Udala | Iruzkin bat »

Zergak %2,4 igoko ditu udalak eta tasak %3,4

2012/11/02
Nork

KPIaren eta BEZaren araberako igoera aplikatu du, baina BEZaren zati bat udalak hartuko du bere gain 2013rako Ordenantza Fiskalak onartu zituzten herenegun Bilduko zinegotziek, urriko ohiko udalbatzarrean. Ordenantzak jasotzen dutenez, datorren urtean zergak %2,4 igoko dira eta tasak %3,4. EAJren bi zinegotziek aurka bozkatu zuten. Zergak %2,4 igotzeko, abuztuko KPIa hartu du kontuan udalak. Tasei dagokienez, horien igoera zehazteko, BEZa hartu behar da kontuan. Aiora Perez de San Roman alkateak plenoan [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Ekonomia, Gizartea, Paperekoa, Udala | Ez dago iruzkinik »

Zergek eta tasek gora egingo dute 2013an

2012/11/01
Nork

Urriko udalbatzarra egin zuten atzo. Plenoan, Bilduko zortzi zinegotzi eta EAJko biak izan ziren. 2013ko Ordenantza Fiskalak onartu zituzten Bilduko zinegotziek, eta EAJk kontra bozkatu zuen. Ordenantza horietan jasota geratu denez, datorren urtean %2,4 igoko dira zergak, eta %3,4 tasak. Tasen igoeran BEZak zerikusia du, baina ez du igoera osoa aplikatuko udalak: “Herritarrentzako gehiegizkoa izan [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , , , , , ,
Bidalita Udala | Iruzkin bat »

Catelsako langileak sostengatu ditu udalak

2012/11/01
Nork

Atzo, urriko ohiko udalbatzarra egin zuten herriko zinegotziek. Beste hainbat gairen artean, Catelsako langileek aurkeztutako mozioa landu zuten. Aho batez onartu zuten Bilduko eta EAJko zinegotziek (Hamaikabateko ordezkaria ez zen udalbatzarrean egon). Mozio onartuta, honako puntuak onartu ditu udalak:  ”Ezetza ematea lantegia ixteko enpresaren planari; gaur egungo lanpostuak babestea; egoeraren berri ematea instituzioei eta komunikabideei; Hutchinson/Total [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , ,
Bidalita Ekonomia, Gizartea, Nabarmenak | Ez dago iruzkinik »

Catelsako langileen mozioa, udalbatzarrean

2012/10/30
Nork

Urriko plenoa egingo dute bihar, 19:00etan, udaletxean. Catelsa/Oiartzun Langile Komiteak aurkeztutako mozioa landuko dute. Enpresa ixteko planari ezetz esatea, lanpostuak babestea, erakundeei nahiz hedabideei egoeraren berri ematea, multinazionalari erabakitakoaren berri ematea, eta udalak irtenbideak bilatzeko ardura hartzea eskatzen du mozioak. Gainontzeko gaiak eta mozioa, hemen .

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Paperekoa, Udala | Ez dago iruzkinik »

Gaurko eskaintza
argazkia
Salbide jatetxea
22,00 €
Goierriko Zerbitzuak

Zer aurkitu nahi duzu?

Facebook

Blogak

Berriketan.info

Viewing item 1 to 3 (of 3 items)