UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitatearen Eguna Goizuetan izango da aurten, ekainaren 9an. Oiartzungo Udalak oiartzuar guztiak gonbidatu ditu hara, «gure herria ere UEMAko kide baita». Herri bazkarirako txartelak 18 euroan (12 euro 14 urtez beherakoek) eskura daitezke, ekainaren 1a baino lehen, UEMAra deituta: 946 27 91 95.
Irakurri gehiago
Etiketak:bazkarirako, eguna, txartelak, uema
Bidalita Deialdiak, Ekitaldiak, Euskara, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Haurren lehenengo hizkuntza euskara izateko sentsibilizazio kanpainaren parte da ekimena UEMAk autoetan jartzeko Kontuz haurrak! pegatina berria kaleratu du. Martxoaren 12tik Oiartzunen erroldatzen diren haur jaioberrien gurasoek pegatina berri hori jasoko dute, beste zenbait oparirekin batera (Guraso gara! gida, alkatearen gutuna, hazkuntza faseen liburuxka eta Lo-lo maite kantuen CDa). Material hori guztia euskararekin lotuta dago. Udalak gogorarazi duenez, «familia bidezko transmisioa gauzatzeko, ezinbestekoa da familia osatu berriengan eragitea, haurraren lehendabiziko hizkuntza euskara izan dadin». Udalak banatzen duen materialarekin, «sentiberatzeko, eskolatzeko eta euskarazko zerbitzuen aukerak» eskaintzen dizkiete gurasoei. «Euskararen jarraipena familia [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:euskara, haurrak, kontuz, pegatina, udala, uema
Bidalita Euskara, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Gaur goizean eratu dute UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko zuzendaritza batzorde berria, eta Miren Irigoien Oiartzungo Bilduko zinegotzia izango da zuzendaritza berriko kideetako bat. UEMAko presidentea, berriz, Maren Belastegi (Bergara, Bildu) izango da. Gainontzeko kideak, berriz, honakoak dira: Mikel Ansotegi (Aulesti, Bizkaia, Bildu), Jon Abril (Bera, Nafarroa, Aralar), Asier Mujika (Arama, Bildu), Lexuri Arrizabalaga (Gatika, Bizkaia, [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:batzorde, Miren Irigoien, uema, zuzendaritza
Bidalita Nabarmenak, Politika | Ez dago iruzkinik »
Oiartzungo EHE Euskal Herrian Euskaraz taldeak, Udalaren hizkuntza politikan hartu beharreko neurriak helarazi zizkien Alkatetzara aurkeztu diren alderdi hauei: Hamaibati, Aralarri, EAJri eta Bilduri — Oarso Bidasoko Hitza-n argitaratutako gutunean eman genuen EHEren proposamenen berri—. EHEren proposamenetan jasotzen denez, egunerokotasunean euskara hutsez funtzionatu behar du Udalak, salbuespenak salbuespen, euskara hutsez bizi den herria lortzeko eta babesteko. Talde bakarraren erantzuna jaso [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:aralar, bildu, eaj, ehe, euskara, hamaikabat, hauteskundeak, hizkuntza politika, oiartzun, uema
Bidalita Euskara, Hauteskundeak, Politika | Ez dago iruzkinik »
Abizenak euskarazko grafiaz idazteko Guk abizena, zuk? kanpainarekin jarraitzen du UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak, eta Oiartzungo Udalak ere bat egin du kanpainarekin. Honela, grafia erdaldunarekin idatzita dauden euskal abizenak ofizialki euskal grafiara aldatzeko deia egin die Udalak oiartzuarrei. Oyarzabal, Arbelaiz, Echeverria, Lecuona, Otegui, Aguirrezabala, Aramburu, Jauregui, Elicegui, Irigoyen… Oiartzabal, Arbelaitz, Etxeberria, Lekuona, Otegi, Agirrezabala, Aranburu, [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:abizenak, euskara, grafia, normalizazioa, udala, uema
Bidalita Euskara | Ez dago iruzkinik »
“Oiartzunen euskaraz bizi gara eta bizitzen jarraitu nahi dugu”, gogorarazi dute Udaletik eta herritarrek. Horregatik, da Oiartzun UEMAko (Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko) kide. Oiartzungo Udala UEMAko kide da 1995az geroztik. UEMAko kide diren herriek, besteak beste, euskaraz bizitzeko konpromisoa hartzen dute eta horretarako urratsak ematean datza euren erronka. Herritarrek eta, batez ere kanpotik herrira bisitan etortzen [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:euskara, herritarrak, kartelak, seinaleak, udala, uema
Bidalita Euskara | Ez dago iruzkinik »
Pare bat aste dira herriko sarreretan irudikoa bezalako kartelak jarri dituztela. Bat AP-8 autobidearen sarrera-irteeraren parean dago, bestea Astigarragatik Oiartzunera bidean… Kartelak argi uzten du Oiartzun UEMAko kidea dela, Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko kidea, alegia, eta oiartzuar gehienak euskaraz bizi direla.
Irakurri gehiago
Etiketak:euskara, kartela, sarrera, uema
Bidalita Euskara | Ez dago iruzkinik »
Argazkian ageri diren pertsonak laster aita-amak izango dira, eta aurretik eta idatziz jakinarazi dute Oiartzungo Bake Epaitegian haurra noiz jaioko den eta euskaraz erregistratu nahi dutela. Erregistratzea haurra jaiotakoan gurasoek egin beharreko lehenengo tramite administratiboa da eta ezinbestekoa da haurra erroldatzeko, Gizarte Segurantzan alta emateko eta osasun txartela eta gainerako agiriak eskuratzeko. Oiartzunen, erregistroa liburu [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:aplikazioa, erregistratu, euskara, euskara zerbitzua, gaztelania, inforeg, jaioberriak, oiartzun, patxi lopez, uema, webgunea
Bidalita Euskara, Gizartea, Nabarmenak | Ez dago iruzkinik »
UEMAk (Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak) eta UEMAko 40 udalek hitzarmena sinatu dute Gipuzkoako Kutxarekin eta Euskadiko Kutxarekin, tartean Oiartzungo Udalak. Pasa den astean argitaratu genuen Udalak Gipuzkoako Kutxarekin sinatu zuela hitzarmena, baina Euskadiko Kutxarekin ere sinatu du. Hitzarmenaren bidez, bi finantza erakundeek konpromisoa hartu dute UEMAko udalerrietan eskaintzen dituzten komunikazio guztiak euskaraz egiteko. Hitzarmenean, konpromiso zehatzak [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:bake epaitegi, erregistratu, euskadiko kutxa, euskaraz, gipuzkoako kutxa, haurrak, hitzarmena, jabi elizasu, oiartzungo udala, uema
Bidalita Euskara | Ez dago iruzkinik »
Oiartzungo Udalak hitzarmena sinatu du Gipuzkoako Kutxarekin, UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitatearen barruan dauden beste 39 herrik bezala (batzuk Gipuzkoako Kutxarekin sinatu dute hitzarmena eta besteek Euskadiko Kutxarekin). Hitzarmenaren bidez, bi finantza erakundeek konpromisoa hartu dute UEMAko udalerrietan eskaintzen dituzten komunikazio guztiak euskaraz egiteko. Bost urteren buruan hitzarmena osorik betetzea aurreikusi dute.
Irakurri gehiago
Etiketak:euskadiko kutxa, gipuzkoako kutxa, oiartzungo udala, udala, uema
Bidalita Euskara | Ez dago iruzkinik »