
2008-03-17 | 23:53:04
Bihotz gabekoa hau egin duena
Garbiņe Arruabarrena
Gaur arratsaldeko 5etan Fanderiako Etorbidean dagoen zabor kontainerrera zaborra botatzera joan eta sekulako ezustekoa izan dugu txakur bat ikusi dugunean barruan.Txakurra bizirik zegoen, dardarka eta oso beldurturik. Emea da eta gutxi gora behera hamar hilabetekoa; ehiza txakurra da.Buruan zauri bat zeukan, odoletan, norbaitek kolpe bat emandakoa. Udaltzainei deitu diegu eta hauek Usurbileko abereen babesetxera eramango zutela esan dute. Ordu betez itxaron ondoren udaltzainek soka baten laguntzaz txakurra atera dute eta beraiek zuzenean babesetxera eraman dute. Honelako gauzak ikusteak sortzen duen amorrua ikaragarria da, gezurra dirudi gaur egun oraindik abereen eskubideak hain modu zikinean zapaltzea, baina haserrea handiagoa da jakin badakigulako krudelkeri hau egin duenak ez duela zigorrik izango. Eskertuko nizueke salaketa hau egunkarian azaltzea abereek ez baitute bere burua defendatzeko biderik. Mila esker. Ea denon hartean zerbait egin dezakegun.
Eskualdearekin zerikusia duen edozein notizia sartu dezakezu hemen.
Edozeinek bidali dezake albistea, eta ondoren, Oarsoaldeko Hitzako kideren batek kudeatuko du. Hark erabakiko du argitaratu edo ez.
© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta: oarsoaldea@oarsoaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea,
Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea,
Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.